112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Hasiera batez onestea zenbait ordenantza

Orisoaingo Udalak, 2023ko maiatzaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hauek:

• Izenburua, 1., 5. eta 13. artikuluak, II. kapitulua, azken xedapena eta eranskina aldatzea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

• Ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena.

• Ordenantza fiskala, lurraren kontribuzioaren gaineko zerga arautzen duena.

• Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko ditu Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen dira Udal honen egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orisoainen, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2307847