112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak ("kirol plus" txartela) arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2023ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat 2023ko udako denboraldian igeriketako ikastaroetan parte hartzeko prezio publikoetan. Aldaketak "kirol plus" txartelaren titular direnen baldintza eta prezioei eragiten die. Hala, bada, paragrafo berri bat gehituko da "Tarifak" deritzon atalaren goiburuan, 3. kapituluan ("ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK"). Hona hemen paragrafo hori, hitzez hitz: "Tarifak: * "Kirol plus" txartelaren titularrak doan sartzen ahalko dira programa horren parte diren Ultzamako Udalaren kirol instalazioetan, instalazio bakoitzaren ordutegiaren eta egutegiaren barnean".

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Jendaurreko epean ez bada aurkezten espedienteari buruzko alegaziorik, behin betiko onetsita geldituko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2307986