112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Joaquín Larregla Udal Musika Eskolaren barne-araudia. Hasierako onespena

Irunberriko Joaquín Larregla Musika Eskolaren Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak, 2023ko maiatzaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Irunberriko Joaquín Larregla Udal Musika Eskolaren barne-araudia.

Onetsitako araudia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2023ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2307631