112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Irabazizko jarduerak egiteko bide publikoko lurzoruaren aprobetxamendu bereziak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irabazizko jarduerak egiteko bide publikoko lurzoruaren aprobetxamendu bereziak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egon da iragarkia 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 17an.

Epe horretan ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu Udalean.

Jaitzen, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

ORDENANTZA FISKALA, IRABAZIZKO JARDUERAK EGITEKO BIDE PUBLIKOKO LURZORUAREN APROBETXAMENDU BEREZIAK ARAUTZEN DITUEN

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren babesean.

2. artikulua. Zerga-egitatea da bide publikoa eta herri-lurretako lurzorua modu pribatiboan erabiltzea edo modu berezian aprobetxatzea, irabazi-asmoz, honako aprobetxamendu edo erabilera hauetako edozeinekin:

a) Ostatuetako barrak, bide publikoa okupatzen dutenak eta ostalaritzako establezimenduei atxikiak, edo, establezimendu barruan egonik ere, bide publikoan dauden bezeroei zerbitzatzen bazaie.

b) Bide publikoan edariak saltzeko etxolak.

c) Eremu publikoan izozkiak eta edariak saltzeko kioskoak.

d) Bide publikoan saltzeko postu edo etxolak.

e) Bide publikoan jarritako feria-jostetak.

f) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eta aurreko puntuetan jasota ez dauden bestelako erabilera eta aprobetxamenduak.

3. artikulua. Honako hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo emakiden titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo emakidarik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak egiten dituztenak.

c) Aprobetxamendua egiteari utzi eta Udalean baja aurkezten ez dutenak.

4. artikulua. Ez dago ordenantza honi loturik bide publikoko eta herri-lurretako zoruan erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, baldin eta honako hauek egiten badute:

–Irabazi asmorik gabeko pertsonak, entitateak edo elkarteak, dagokien udal baimena eskatu beharra alde batera utzi gabe. Kasu horretan irabazi asmorik eza frogatu beharko da, baimen eskaera aurkeztearekin batera.

–Udalaren "El Granero" lokalaren errentaria, Udalaren lokal bat izateagatik.

–Udaletxeko behealdea okupatzen duen elkartea, Udalaren lokal bat izateagatik.

5. artikulua. Ordenantza honetako ordainarazpenaren zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako zoruaren luze-zabalak hartuko dira kontuan, eranskinean xedatzen denari jarraikiz. Urtero, tasaren metroko zenbatekoak finkatuko ditu Udalak, osoko bilkuran.

6. artikulua.

1. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen zaio ordainetan Udalari.

Udalak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

7. artikulua. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

8. artikulua. Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua hasten bada, behar den prezio publikoa pagatzeak ez ditu egindako aprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke, baimena lortzeko has daitekeen espediente administratiboa ukatu gabe.

9. artikulua. Iruzurtzat hartuko da behar den baimenik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

10. artikulua. Bestelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Toki Ogasunei buruzko Legean xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko instalazioak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta instalazio hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako gastuak jabearen bizkar geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira Ordenantza Fiskal Orokorra, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Iragarkiaren kodea: L2307838