112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZOZKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Azozko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azozko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azotzen, 2023ko maiatzaren 16an.–Kontzejuko burua, Juan Ignacio Odria Andreu.

Iragarkiaren kodea: L2307684