112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren Estatutuen 33. artikuluan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko maiatzaren 18an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Lagunak Udal Zerbitzuaren Estatutuen 33. artikuluan. Aldaketa egiteko arrazoia zen datorren legegintzaldian Barañaingo Udalaren zinegotzi kopurua txikiagoa izango dela, 21etik 17ra jaitsiko baita.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, Lagunak Udal Zerbitzuaren Estatutuen 33. artikuluaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2307779