112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako biltegia

Xabier Orrio Larreyk jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, nekazaritzarako biltegia eraikitzeko Otsakarko 2. poligonoko 336. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, kasua bada, bidezkotzat jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen, bete beharrez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Espedientea udal idazkaritzan kontsulta daiteke.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Markalainen (Txulapain), 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2307673