112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

181/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko 2003ko Sarien oinarrietan egindako akatsak zuzentzen dituena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 11n emandako 124/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarri arautzaileak onetsi ziren 2023. urterako.

Ebazpen hori 2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.

Oinarri arautzaileetan bi akats atzeman dira, inolako ondorio juridikorik ez dutenak. Hala ere, zuzendu egin behar dira, honela:

Alde batetik:

–Honela dioen tokian: www.feriadetrabajoautonomodenavarra.com

–Honela behar du: www.navarraemprende.com/elfuturoaturitmo

Bestetik:

–Honela dioen tokian: "2023ko apirilaren 30era arte, egun hori barne".

–Honela behar du: "2023ko ekainaren 25era arte, egun hori barne".

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluarekin lotuta,

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 11n emandako 123/2023 Ebazpena goian azaldu bezala zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarriak onetsi ziren 2023rako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideei igortzea, zeinak Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 25eko Erabakiaren bidez izendatu baitziren (erabaki hori Nafarroako Gobernuaren 2022ko ekainaren 8ko Erabakiaren bidez zuzendu zen), eta, orobat, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2307321