112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako makinak fabrikatu eta konpontzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Taun Agroindustrial SL.

Jarduera: Nekazaritzako makinak fabrikatu eta konpontzea.

Tokia: Aloa, 2 (3. poligonoa, 362. lurzatia).

Garesen, 2023ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2307570