112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Bando bat argitaratu zen 2023ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean, eta Udal honen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, honako ordenantza hau indargabetzeko hasierako onespenari buruzkoa: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Horren jendaurreko aldia 2023ko martxoaren 21etik maiatzaren 8ra bitartekoa zen, biak barne, argitaratu eta 30 egun balioduneko epean, espedientea azter zedin eta egoki jotako alegazioak egin zitezen. Gaur egun arte ez da halakorik aurkeztu.

Ez bada egiten erreklamazio, kexa edo oharrik, hasierako onespena behin betikoa bilakatzen da; hartara, argitara ematen da, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zudairin (Ameskoabarrena), 2023ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2307614