112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ordenantza, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gesalatzen, 2023ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2307549