112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Ordenantza, bizikidetza eta espazio publikoen erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tirapuko Udalaren ordenantza, bizikidetza eta espazio publikoen erabilera arautzen dituena.

Jarraikiz ezarritakoari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Jendaurreko epea igaro eta alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tirapun, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2307730