112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA, otsailaren 22ko 12/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

Interesdunei epatzea.

2023ko maiatzaren 19an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren ofizioa jaso da, 192/2023 prozedura arruntean tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori European Association For Automated Dose Dispensing-ek jarri zuen, otsailaren 22ko 12/2023 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren 29/1998 Legearen 49.4 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozedura horretan interesa duten guztiei ezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezkeela, jakinarazpen hau argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 19an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F2307935