112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1757/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bederatzi pertsona izendatzen dituena suhiltzaile-ofizialorde lanposturako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 7an eman 588/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 2759/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 1138/2023 Ebazpenaren bidez, suhiltzaile-ofizialorde lanpostuaren bederatzi izangai atxiki zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, deialdian aurreikusitako prestakuntza-ikastaroa egiteko.

Lehiaketaren elementuen balorazioa bukatu ondoren, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta lanpostu hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko lanpostuetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da izendapenak egin eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea suhiltzaile-ofizialorde lanposturako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko: Crescencio Alaez Aller jauna, Alberto Garde Sesma jauna, José Antonio Fraile López jauna, Óscar Prieto Merchán jauna, Mikel Miren Oiaga Artajo jauna, Aitor Andueza Elía jauna, Carlos José Horcada Ibáñez jauna, Javier Ayarra Ullate jauna eta José Vicente Martínez Martínez jauna.

2. Lanpostu hauek esleitzea:

Crescencio Aláez Aller jaunari, 11282 zenbakiduna, Iruñeko suhiltzaile-etxe nagusiari atxikia (Iruña-Trinitarios).

Alberto Garde Sesma jaunari, 10991 zenbakiduna, Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Atalari atxikia (Cordovilla).

José Antonio Fraile López jaunari, 10990 zenbakiduna, Tuterako suhiltzaile-etxeari atxikia (Tutera).

Óscar Prieto Merchán jaunari, 11002 zenbakiduna, Prestakuntza Atalari atxikia (Cordovilla).

Mikel Miren Oiaga Artajo jaunari, 11283 zenbakiduna, Iruñeko suhiltzaile-etxe nagusiari atxikia (Cordovilla).

Aitor Andueza Elía jaunari, 11284 zenbakiduna, Altsasu-Aurizko suhiltzaile-etxeari atxikia (Altsasu).

Carlos José Horcada Ibáñez jaunari, 11286 zenbakiduna, Nabaskoze-Zangozako suhiltzaile-etxeari atxikia (Zangoza).

Javier Ayarra Ullate jaunari, 10988 zenbakiduna, Oronozko suhiltzaile-etxeari atxikia (Oronoz).

José Vicente Martínez Martínez jaunari, 10989 zenbakiduna, Tafallako suhiltzaile-etxeari atxikia (Tafalla).

3. Aditzera ematea izendatutakoek 2023ko ekainaren 1ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hala ez egiteko behar bezala justifikaturiko arrazoirik ez badago.

4. Bete gabe uztea plantilla organikoan 11285 eta 10987 zenbakiekin identifikatutako lanpostu hutsak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2308110