112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, Plazara! Estellerriko Ekoizleen Merkatua arautzen duena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2023ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran:

Hasiera batez onetsi zuen Plazara! Estellerriko Ekoizleen Merkatua arautzen duen udal ordenantza.

Hasierako onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2307609