112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

102C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Antsoaingo Idakirolak SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Antsoaingo Idakirolak SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31101532012018), erregistro honetan 2023ko martxoaren 30ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta ordezkari sindikalek 2022ko uztailaren 27an izenpetua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Antsoaingo Idakirolak SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzen duen akordioa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2307503