112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udal ordenantza, hileta-zerbitzuak emateko baldintzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2023ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hileta-zerbitzuak emateko baldintzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Lerinen, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2307995