112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Indargabetzea, Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2023ko maiatzaren 17ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, argitaratu zena 2015eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://orisoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orisoainen, 2023ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2307850