112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Egoitza elektronikoa sortzea

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko maiatzaren 15ean, honako testu hau duen ebazpena eman zuen:

"Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Oteitzako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://oteiza.sedelectronica.es helbide elektronikoan. Oteitzako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Oteitzako Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Bosgarrena.–Oteitzako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Oteitzan, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2307611