112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baita zein den gehieneko zenbatekoa Administrazioak 2023-2024 ikasturtean testuliburuak doan jasotzeko programa finantzatzearren ematen duen laguntzan.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua".

EINek testuliburuetarako KPIaren aldaketari buruz emandako informazioaren arabera, 2022ko abenduan aldaketa hori %4koa zen, eta, beraz, 2023-2024 ikasturterako onartutako zenbatekoak portzentaje horretan eguneratu behar dira.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegurako aldi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabakitzen ahal duela, liburu berriak jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eta oinarrizko mailako heziketa zikloetan, %25 izanen da 2019-2020, 2020-2021, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan testuliburuak berritu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, ikasturte horietan testuliburuak berritu zituzten ikastetxeetan. Ale berriak eskuratzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Bestetik, aurrez eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte batean batzuk, eta hurrengoan gainerakoak–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2024-2025 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Bide hori aukeratuz gero, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da harik eta 2023-2024 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2023-2024 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzearren Administrazioak ikasleko egiten duen ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzea, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak ikasturtero berrituko dira, betiere hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzerik ez badute.

3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai edo irakasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2023-2024 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da doakotasun programan sartuta dauden liburu guztien artetik aukeratzen den liburu kopuruaren arabera, aplikatuz aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentajea, foru agindu honen II. eranskinean adierazita dagoen bezala.

4. Hezkuntza premia bereziak (HBP) dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 62 euroko zuzkidura ezarri da 2023-2024 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horietan.

5. Hezkuntza Departamentuak baimentzen eta finantzatzen ahalko du erabilera orokorrerako testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa ohiz kanpo erostea zehaztuko diren kasuetan eta baldintzetan, betiere berrerabilpen eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte.

6. Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eta oinarrizko mailako heziketa zikloetan, %25 izanen da 2019-2020, 2020-2021, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan testuliburuak berritu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, testuliburuak berritu zituzten ikastetxeetan.

Ale berriak eskuratzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Aurrez eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte batean batzuk, eta hurrengoan gainerakoak–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egiten ahalko du ikasturte honetan, eta 2024-2025 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Bide hori aukeratuz gero, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da harik eta 2023-2024 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

8. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

9. Foru agindu honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

11. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 8an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA.–TESTULIBURUEN PROGRAMA FINANTZATZEKO MODULUA

IKASLE ETA IKASMAILA BAKOITZEKO GEHIENEKO ZUZKIDURAK

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

97,09 euro

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

115,81 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

17,56 euro

HPBak dituzten ikasleak

62,00 euro

DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

200,04 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

23,40 euro

HPBak dituzten ikasleak

62,00 euro

Oinarrizko mailako heziketa zikloak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

115,81 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

17,56 euro

HPBak dituzten ikasleak

62,00 euro

II. ERANSKINA.–BERRITUTAKO LIBURUEI DAGOKIEN ZENBATEKOA

LEHEN HEZKUNTZA
ETA OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

DBH

Hautatutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

Hautatutako liburu kopurua

Ekarpenaren portzentajea

1

%20

1

%14

2

%40

2

%29

3

%60

3

%43

4

%80

4

%57

5 edo gehiago

%100

5

%71

6

%86

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F2307297