112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 6-XXVI. sektorean (Andosilla) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezko finka berrien behin-behineko jabetza hartzea.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 349/2023 Ebazpenaren bidez, xedatu da Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 6-XXVI. sektoreko lurzatiak biltzeko zonan (Andosilla) interesdun direnei dagozkien ordezko finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Finken mugak eta zuinketa nola geldituko diren zehaztu denez, eta obrak gauzatzen hasteko eguna hurbil dagoenez, bidezko da ordezko finka berrien jabetza behin-behinean ematea, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean ezarritakoarekin.

Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezko finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Andosillako udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezko finken azaleraren eta lurzatiak biltzeari buruzko espedientean ageri denaren arteko aldeen gainekoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 11n.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2307420