112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa Zandioko UB-3 unitatean. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2023ko martxoaren 15eko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehaturako proiektu bat Zandioko UB-3 exekuzio-unitatearen eremuan, Fernando Illera Ortegak sustatuta.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16an. Jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Olaibarren, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307976