112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Bizkarreta-Gerendiaingo UE-8 exekuzio unitatearen zehaztapen xehatuen aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Sonia Rey Calvok eta Asier Auban Errok Bizkarreta-Gerendiaingo UE-8 exekuzio unitatean sustatu duten zehaztapen xehatuen aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko martxoaren 9ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Erroibarko Udal Planaren aldaketa berriarekin batera.

Erroibarren, 2023ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Onetsitako araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2307665