112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 105/2023 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen aurka: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz) espezialitatearen hautapen prozesuko behin betiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren barruan.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri behar da 105/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea, Iñigo Sáenz Jiménez jaunak Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz) espezialitatearen hautapen prozesuko behin betiko kalifikazioen aurka jarritako errekurtsoari buruzkoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren barruan (ebazpen horren bidez Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedura onetsi zen, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez espezialitate honetan interesdun diren guztiak epatzen dira: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Merkataritza Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatea.

Interesdunak Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira ager daitezke, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 17an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2307694