112. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Udalbatzak 2023ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen 1.4 ordenantza fiskalean. Erabaki horren iragarkia 2023ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondorioz, eta erabakitakoa bete beharrez, onetsitako araudiaren testu osoa argitara ematen da, indarrean jar dadin.

Lizarran, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

JULIÁN ROMANO UGARTE MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK

Xedea

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatuari jarraikiz, udal honek prezio publikoak ezartzen ditu Musika Eskolak zerbitzu egiteagatik. Prezio publikoa arau honek arautuko du.

Instrumentuen eskaintza.

1. Akordeoia.

2. Kantua.

3. Fagota.

4. Zeharkako flauta.

5. Gaita.

6. Gitarra.

7. Perkusioa.

8. Pianoa.

9. Saxofoia.

10. Gaita-danborra.

11. Tronboia.

12. Tronpeta.

13. Txistua.

14. Biolina.

Musika arloko prestakuntza osagarria.

1. Musika Hizkuntza.

2. Abesbatza.

3. Ahots Taldea.

4. Instrumentu Taldea: dauden aukeren artean, honako talde hauek osatzeko saiakera eginen da:

4.1. Akordeoi Orkestra.

4.2. Gaita-jotzaileen taldeak.

4.3. Eskolania.

4.4. Haize-laukoteak.

4.5. Txistulari Taldea.

4.6. Txaranga.

4.7. Konboak.

4.8. Big Banda.

4.9. Perkusio Taldea.

Taldeok matrikula berrikotzat jotzen direnez, eskola-orduetan emanen dira.

5. Instrumentu taldeak.

6. Musika Hizkuntza-Printzipio Harmonikoak.

7. Piano Osagarria.

8. Ganbera Musika.

9. Musika-terapia.

10. Musika eta Mugimendua.

11. Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena.

Irakats-eskaintza

Hastapena (3tik 7 urtera bitarte).

1.0.1. Musika eta Mugimendua, 3 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 1. maila): 40 minutu astean.

1.0.2. Musika eta Mugimendua, 4 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 2. maila): 40 minutu astean.

1.1. Musika eta Mugimendua, 5 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 3. maila): ordu 1/astea.

1.2. Gaitaren eta Danborraren Hastapena, 5 urte (Gaitaren eta Danborraren Hastapenaren 3. maila): 1 ordu astean.

2.1. Musika eta Mugimendua, 6 urte (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 4. maila): 1 ordu astean.

2.2. Gaitaren eta Danborraren Hastapena, 6 urte (Gaitaren eta Danborraren Hastapenaren 4. maila): 1 ordu astean.

3.1. Musika Hizkuntzaren Hastapena, 7 urte. (Musika eta Mugimenduaren Hastapenaren 5. maila): 1 ordu astean.

3.2. Instrumentuaren Hastapena –hautazkoa–, 7 urte: ½ ordu astean.

Lehen Zikloa.

4. 1. maila. Nahitaezko irakasgaiak:

4.1. Musika Hizkuntza, 1. maila: 1 ordu astean.

4.2. Instrumentua, 1. maila: ½ ordu astean.

4.3. Abesbatza, 1. maila: 1 ordu astean.

5. 2. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

5.1. Musika Hizkuntza, 2. maila: 1 ordu astean.

5.2. Instrumentua, 2. maila: ½ ordu astean.

5.3. Ahots Taldea, 1. maila: 1 ordu astean. (Ikasleak Bandakoa ez den instrumentu bat ikasten badu).

Bigarren Zikloa.

6. 3. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

6.1. Musika Hizkuntza, 3. maila: 1 ordu astean.

6.2. Instrumentua, 3. maila: ½ ordu astean.

6.3. Instrumentu Taldea, 1. maila: 1 ordu astean. (Ikasleak Bandakoa den instrumentu bat ikasten badu).

6.4. Instrumentu Multzoa, 1. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

7. 4. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

7.1. Musika Hizkuntza, 4. maila: 1 ordu astean.

7.2. Instrumentua, 4. maila: ½ ordu astean.

7.3. Instrumentu Taldea, 2. maila: 1 ordu astean. (Ikasleak Bandakoa den instrumentu bat ikasten badu).

7.4. Instrumentu Multzoa, 2. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

8. 5. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

8.1. Musika Hizkuntza, 5. maila: 1 ordu astean.

8.2. Instrumentua, 5. maila: ½ ordu astean.

8.3. Instrumentu Taldea, 3. maila: 1 ordu astean. (Ikasleak Bandakoa den instrumentu bat ikasten badu).

8.4. Instrumentu Multzoa, 3. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

Hirugarren Zikloa.

–Ziklo honetan 2 bide daude:

9.A. Lanbidez besteko irakaskuntza bidea.

9.B. Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea.

9.A. Lanbidez besteko irakaskuntzak. Nahitaezko irakasgaiak.

–6.etik 10.era bitarteko mailak egiten dira.

9.A. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.1. Instrumentua, 6. maila: ½ ordu astean.

9.A.2. Instrumentu Multzoa, 4. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.3. Instrumentua, 7. maila: ½ ordu astean.

9.A.4. Instrumentu Multzoa, 5. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A. 8. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.5. Instrumentua, 8. maila: ½ ordu astean.

9.A.6. Instrumentu Multzoa, 6. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A. 9. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.7. Instrumentua, 9. maila: ½ ordu astean.

9.A.8. Instrumentu Multzoa, 7. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

9.A. 10. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.A.9. Instrumentua, 10. maila: ½ ordu astean.

9.A.10. Instrumentu Multzoa, 8. maila: 1 ordu astean. (Kostu ekonomikorik gabe).

Hautazkoak, 6. mailatik 10. mailara bitarte.

–Musika Hizkuntza, 6. mailatik 10. mailara: 1 ordu astean.

–Ganbera Musika: ½ ordu astean.

–Piano Osagarria: ½ ordu astean.

–Ahots/Instrumentu Taldea: 1 ordu astean.

–Musika-terapia: ½ ordu astean.

9.B. Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak.

9.B. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.B.1. Musika Hizkuntza, lanbide-graduan sartzeko, 1. maila: 1 ordu astean.

9.B.2. Instrumentua: ¾ ordu astean.

9.B.3. Instrumentu Multzoa: 1 ordu astean.

9.B.4. Piano Osagarria edo Ganbera Musika: ½ ordu astean.

9.B. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak.

9.B.5. Musika Hizkuntza, lanbide-graduan sartzeko, 2. maila: 1 ordu astean.

9.B.6. Instrumentua: ¾ ordu astean.

9.B.7. Instrumentu Multzoa: 1 ordu astean.

9.B.8. Piano Osagarria edo Ganbera Musika: ½ ordu astean.

Bestelako eskaintzak.

* 2. instrumentua ikas daiteke ezarritako prezioan.

Helduentzako ikastaroak (18 urtetik gora).

10. Instrumentu Praktika: ½ ordu astean.

11. Musika Hizkuntza: 1 ordu astean.

12. Abesbatza, Ahots Taldea eta Instrumentu Taldea: 1 ordu astean.

13. Musika-terapia: ½ ordu astean.

Ordaintzera behartuak.

1. Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere, matrikula formalizatzen den unetik beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikasturte osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, hezkuntzako batzordearen oniritzia izanda.

Zenbatekoa.

2. Prezio publikoaren zenbatekoa honako tarifa hauetan zehaztutakoa izanen da:

a) Ikastaro bakoitzerako izen-emate edo matrikula, ikasle bakoitzak: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.

b) Hilero, I. eranskinean jasotako tarifak (urteko zenbatekoaren arabera) ikastaroaren eta aplikazio modalitatearen arabera.

Kudeaketa eta diru-bilketa.

3. Ordainagiriak kobratzea. Prezio publikoen ordainketa honela eginen da:

–Matrikulatzeko eskubideen ordainketa matrikulatzeko epearen amaieran eginen da, irailean.

–Hilabeteko kuotei dagozkien ordainagirien ordainketa 9 kuotatan gauzatuko da, urritik ekainera (hilabete bakoitzaren 1etik 10era), banku entitatearen bidez, aldez aurretik ordainketa helbideratuta.

Horretarako, zentroan lehen aldiz sartzean, matrikularen inprimakiaz gain, beste bat ere sinatuko da, idatziz jaso dadin bankuko helbideratzea egiteko baimena.

Instrumentuen edozein irakasgaitan izena emateak berekin dakar "Instrumentu Multzoa" irakasgaian izena ematea. Ikastaroak irailetik ekainera iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari segituz zehaztuko dira egunak.

4. Izena emateko epea: (betiere, ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak errespetatuko dira taldea eratzeko), honako hau izanen da:

a) Ekaina: aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak barne) eta ikasle berrientzat.

b) Iraila: hutsik dauden tokiak eskainiko dira eta ezin izanen da talde berririk eratu.

Epe horiek ikastetxeko iragarki-taulan ezarriko eta argitaratuko dira.

5. Ikasleen ratioak. Honako gutxieneko eta gehieneko ikasle kopuru hauek ezartzen dira taldea eratzeko, eskolen iraupenari eutsiz:

–Gutxienez 5 ikasle beharko dira taldea eratzeko honako talde hauetako irakasgaietan: Musika eta Mugimendua I, II, III eta IV, Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena III eta IV, eta Musikaren Hastapena (Hastapenaren 5. maila).

Behin ikastetxean taldekako irakasgai batean matrikulaturik, hurrengo urtean ikasleak eskubidea izanen du taldekako irakasgai horren hurrengo ikasmailan tokia edukitzeko.

6. Eskolan inskribatzeko ezinbesteko beharkizuna da Lizarrako Udalarekiko ordainketak eguneratuak izatea, bai ikasleak bai haren legezko ordezkariek.

7. Hilabeteko ordainagirien %25eko beherapena ezartzen da familia ugarietako kideentzat, baina ez da bidezkoa izanen helduek hobaririk izatea. Beherapen hori nahi dutenek beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte.

8. Matrikulatutakoak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, lehentasun irizpide hauek aplikatuko dira sartzeko:

a) Aurreko ikasmailetan eskolan matrikulatutakoak.

b) Lizarran erroldatuak.

c) Inskripzio ordena.

d) Eskolan anai-arrebak izatea.

e) Zozketa.

9. Ezarritako prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.

I. ERANSKINA–TARIFAK

Ikastaro bakoitzerako izen-emate edo matrikula, ikasle bakoitzak: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.

Urteko kuotak, ikasle bakoitzarentzat.

HASTAPENA (3TIK 7 URTERA BITARTE)

IRAKASGAIA/DENBORA

URTEKO
ZENBATEKOA

(eurotan)

FAMILIA
UGARIAREN HOBARIA (%)

1.0.1. Musika eta Mugimendua, 3 urte

Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 1. maila: 40 minutu astean

221,94

%25

1.0.2. Musika eta Mugimendua, 4 urte

Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 2. maila: 40 minutu astean

221,94

%25

1.1. Musika eta Mugimendua, 5 urte

Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 3. maila: 1 ordu astean

221,94

%25

1.2. Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 5 urte

Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 3. maila: 1 ordu astean

221,94

%25

2.1. Musika eta Mugimendua, 6 urte

Musika eta Mugimenduaren Hastapen, 4. maila: 1 ordu astean

221,94

%25

2.2. Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 6 urte

Gaitaren eta Gaita-danborraren Hastapena, 4. maila: 1 ordu astean

221,94

%25

3.1. Musika Hizkuntzaren Hastapena, 7 urte

Musika eta Mugimenduaren Hastapena, 5. maila: 1 ordu astean

221,94

%25

3.2. Instrumentuaren Hastapena –hautazkoa–, 7 urte

½ ordu astean

277,83

%25

LEHEN ZIKLOA

4. 1. maila. Nahitaezko irakasgaiak

4.1. Musika Hizkuntza, 1. maila. 1 ordu astean

721,71

%25

4.2. Instrumentua, 1. maila. ½ ordu astean

4.3. Abesbatza, 1. maila. 1 ordu astean

5. 2. maila. Nahitaezko irakasgaiak

5.1. Musika Hizkuntza, 2. maila. 1 ordu astean

721,71

%25

5.2 Instrumentua, 2. maila. ½ ordu astean

5.3. Ahots Taldea. 1 ordu astean (Bandakoak ez diren instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

BIGARREN ZIKLOA:

6. 3. maila. Nahitaezko irakasgaiak

6.1. Musika Hizkuntza, 3. maila. 1 ordu astean

721,71

%25

6.2. Instrumentua, 3. maila. ½ ordu astean

6.3. Instrumentu Taldea, 1. maila. 1 ordu astean (Bandakoak diren instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

6.4. Instrumentu Multzoa, 1. maila. 1 ordu astean

7. 4. maila. Nahitaezko irakasgaiak

7.1. Musika Hizkuntza, 4. maila. 1 ordu astean

721,71

%25

7.2. Instrumentua, 4. maila. ½ ordu astean

7.3. Instrumentu Taldea, 2. maila. 1 ordu astean (Bandakoak diren instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

7.4. Instrumentu Multzoa, 2. maila. 1 ordu astean

8. 5. maila. Nahitaezko irakasgaiak

8.1. Musika Hizkuntza, 5. maila. 1 ordu astean

721,71

%25

8.2. Instrumentua, 5. maila. ½ ordu astean

8.3. Instrumentu Taldea, 3. maila. 1 ordu astean (Bandakoak diren instrumentuetan matrikulatutako ikasleak)

8.4. Instrumentu Multzoa, 3. maila. 1 ordu astean

HIRUGARREN ZIKLOA:

Ziklo honetan 2 bide daude

9.A. Lanbidez besteko irakaskuntza bidea

9.B. Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntza bidea

9.A.–Lanbidez besteko irakaskuntza bidea. Nahitaezko irakasgaiak

9.A. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.1. Instrumentua, 6. maila. ½ ordu astean

277,83

%25

9.A.2. Instrumentu Multzoa, 4. maila. 1 ordu astean

9.A. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.3. Instrumentua, 7. maila. ½ ordu astean

277,83

%25

9.A.4. Instrumentu Multzoa, 5. maila. 1 ordu astean

9.A. 8. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.5. Instrumentua, 8. maila. ½ ordu astean

277,83

%25

9.A.6. Instrumentu Multzoa, 6. maila. 1 ordu astean

9.A. 9. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.7. Instrumentua, 9. maila. ½ ordu astean

277,83

%25

9.A.8. Instrumentu Multzoa, 7. maila. 1 ordu astean

9.A. 10. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.A.9. Instrumentua, 10. maila. ½ ordu astean

277,83

%25

9.A.10. Instrumentu Multzoa, 8. maila. 1 ordu astean

Hautazkoak, 6. mailatik 10. mailara bitarte.

Musika Hizkuntza, 6. mailatik 10.era:

221,94

%25

Ganbera Musika. ½ ordu astean

766.26

%25

Piano Osagarria. ½ ordu astean

766.26

%25

Ahots/Instrumentu Taldea. 1 ordu astean

766.26

%25

Musika-terapia. ½ ordu astean

277,83

%25

9.B.–Lanbide-graduan sartzeko irakaskuntzak

9.B. 6. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.B.1. Musika Hizkuntza, LGan sartzeko, 1. maila. 1 ordu astean

834,3

%25

9.B.2. Instrumentua. ¾ ordu/astea

9.B.3. Instrumentu Multzoa. 1 ordu astean

9.B.4. Piano Osagarria edo Ganbera Musika. ½ ordu astean

9.B. 7. maila. Nahitaezko irakasgaiak

9.B.5. Musika Hizkuntza, LGan sartzeko, 2. maila. 1 ordu astean

834,3

%25

9.B.6. Instrumentua. ¾ ordu astean

9.B.7. Instrumentu Multzoa. 1 ordu astean

9.B.8. Piano Osagarria edo Ganbera Musika. ½ ordu astean

Bestelako eskaintzak

2. instrumentua

½ ordu astean

766.26

%25

HELDUENTZAKO IKASTAROAK, 18 urtetik gora

10. Instrumentu Praktika

½ ordu astean

766.26

%0

11. Musika Hizkuntza

1 ordu astean

221,94

%0

12. Abesbatza, Ahots Taldea eta Instrumentu Taldea

1 ordu astean

60,75

%0

13. Musika-terapia

½ ordu astean

277,83

%0

Familia ugarikoak izanez gero, matrikulatzen diren ikasle guztiek, salbu eta helduentzako adarrekoek, %25eko deskontua izanen dute ezarrita dagoen tasan.

Ikasle batek ez badu Bigarren Zikloa bukatzen Musika Hizkuntzaren eta Instrumentuaren irakasgaiekin batera (bi espezialitate horien bosgarren maila), honako tasa hau kobratuko da:

–Bosgarren mailatik gorako Instrumentua eta bosgarren mailako edo maila apalagoko Musika Hizkuntza: Bigarren Zikloaren tasa ordainduko du.

–Musika Hizkuntzan bosgarren maila gainditurik edukiz gero, eta bosgarren mailako edo maila apalagoko Instrumentua soilik eginez gero: Hirugarren Zikloko Instrumentuaren tasa ordainduko du.

Prezio horiek urtero berraztertuko dira, eta aplikatuko zaie kontsumo-prezioen indizearen (KPI) aldakuntza.

Musika Eskolak, aldian behin, plan pedagogikotik kanpoko ikastaroak antolatzen baditu, horiek ez dute edukiko tarifa bat esleiturik, ordenantza honetatik kanpokoak izanen baitira; hala, halakoen tarifa ezartzeko, kontuan hartuko dira ikastarorako kalkulatzen diren ikasle eta ordu kopuruak, ikasleek ikastaroa autofinantzatzeko moduan. Jardueraren kostuan sartuko da nominari eta aplikatu beharreko gizarte segurantzari dagokien guztia.

II. ERANSKINA.–MATRIKULA ESKAERA, JULIÁN ROMANO MUSIKA ESKOLA, IKASTURTEA

Ikasleak.

Izena eta bi deitura ............................................................................................................................

Jaioteguna ...................................................................................... NANa .......................................

Ordezkariaren datuak eta bankuko helbideratzea.

Izena eta bi deitura ...........................................................................................................................

NANa ......................................................................................................................................................

Helbidea ..................................................................................................................................................

Herria ...................................................................................... Posta kodea .....................................

Harremanetarako telefonoa ....................................................................................................................

Helbide elektronikoa ...............................................................................................................................

Bankuko helbideratzerako kontu zenbakia (IBANa) (24 digitu)

.................................................................................................................................................................

IZEN-EMATEAREN KUOTA

60 euro

MATRIKULATUTAKO IRAKASGAIAK

IKASMAILA

URTEKO PREZIOA

%25eko
DESKONTUA
FAMILIA
UGARIENTZAT

GUZTIRA

MATRIKULA, GUZTIRA

Ordainagirien banaketa

Irailean, izen-ematea

Otsaileko kuota, 1/9 matrikula

Urriko kuota, 1/9 matrikula

Martxoko kuota, 1/9 matrikula

Azaroko kuota, 1/9 matrikula

Apirileko kuota, 1/9 matrikula

Abenduko kuota, 1/9 matrikula

Maiatzeko kuota, 1/9 matrikula

Urtarrileko kuota, 1/9 matrikula

Ekaineko kuota, 1/9 matrikula

ORDAINDU BEHARREKOA, GUZTIRA

Matrikularen gordekina sinatzeak berekin dakar hemen aipatzen diren kuota guztiak ordaindu beharra. Matrikula hau bertan behera uzteko muga-eguna izanen da hastekoa den ikasturteko ekainaren azken egun balioduna; Idazkaritzan egin beharko da hori, egun horretako 13:00ak baino lehen.

Halaber, inprimaki hau sinatzeak berekin dakar onartzea eskolan indarrean dauden funtzionamendu-arauak eta hemen idatzitako datuen egiazkotasuna.

Lizarran, .......................................................................aren ...................(e)(a)n.

Tutorearen/ikaslearen sinadura

Iragarkiaren kodea: L2307693