26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
16/2025 FORU LEGEA, abenduaren 22koa, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Akats zuzenketa.
1.1.3. Foru Aginduak
1/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2026. urterako.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
216E/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2026an. DDBN kodea: 867288.
567E/2025 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako deialdi hau eta hura arautuko duten oinarriak onesten baitira: "Pirinioetako Planaren lurralde eremuan dauden toki entitateentzako dirulaguntzak, etxebizitza eta enplegua lotzen dituzten eta eskualdeko biztanleriaren finkapena eta lurralde garapena sustatzen dituzten proiektuen ondoriozko inbertsioetarako". DDBN kodea: 879128.
4E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baitira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 567E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak, eta, horrekin batera, beste oinarri arautzaile batzuk onesten baitira. DDBN kodea: 879128.
1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA
ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak 2025eko abenduaren 22an hartua, plantilla organikoa aldatzen duena.
1.7. BESTELAKOAK
559E/2025 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Sarerik gabeko zoladura-lanak" inbertsio lerroaren barruan 2026-2028 plangintza aldiari dagozkion zerrenda hauek: aurrekontu-baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda.
463E/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Alesbesko udal mugartean dagoen aurrerako zerramen zerri-ustiategi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena hidrolisiaren instalazioa aldatzea (6 gordailu berri jartzeko) eta han dagoen errausketa-sistema kentzea (Granja Alesves), ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Agropecuaria Obanos SA da.
471E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Larragoako udal mugartean dagoen zerri-aziendako ustiategi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena ekoizpenaren orientazioa aldatzea (abereak gizendu eta hiltegira eramateko ekoizpenetik ugalketarako abereen ekoizpenera igarotzeko), ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Ayarate ENSa da (408 NA zenbakia).
480E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita ontziak hautatzeko Azkoiengo udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatea da.
482E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatzeko eta birziklatzeko Murillo el Frutoko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Indugarbi NFU’s SL da.
485E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Irunberriko udal-mugartean haize-sorgailuen palak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen-baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu-baldintzei dagokiena. Instalazioaren titularra Nordex Blades Spain SAU da.
16193E/2025 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita aldaturiko proiektu honen ingurumen-inpaktuaren txostena: "BESS - Artabil-Zaldua", baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazio bat ezartzeari buruzkoa, barnean hartzen duena Orkoiengo i+DE 66kV SETerainoko ebakuazio-instalazioaren azpiegitura, eta Inver Generacion 3 SL enpresak Orkoiengo udal mugartean sustatzen duena.
ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena. Akats zuzenketa.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza. Deialdiko plazak bete gabe utzi direla deklaratzea
AZAGRA
Deialdia, bete dadin eguneko zentroan zuzendari aritzeko lanpostu bat, oposizio bidez
LEITZA
Oposizio-lehiaketa, kontu-hartzaile bat (euskara hizkuntza-eskakizunarekin) aldi baterako kontratatzeko eta izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren
TAFALLA
Deialdia, udaltzain-agentearen plaza bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko
TUTERA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko arkitektoaren plaza bat (A mailarekin/taldearekin parekatua). Izangai onartuen behin betiko zerrenda
UXUE
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapen proposamena
ATARRABIA
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, kontu-hartzailearen postuan jarduteko
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, gidarien hiru plaza lan-araubidean betetzeko
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, 2026ko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Bidegorri bat eraikitzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena
ANTSOAIN
Aldaketa, 19. ordenantzan, zeinak prezio publikoak arautzen baititu musika eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Berriz ere jendaurrean jartzea
Aldaketa, 13. ordenantzan (prezio publikoak arautzen dituena kirol-instalazioak erabiltzeko –uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak– eta, orobat, prezio publikoak arautzen dituena kirol-abonuko jardueretarako)
Aldaketa, 14. ordenantzan (prezio publikoak arautzen dituena hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikuletarako)
ARAITZ
Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
ARANTZA
Herritarren zerbitzu pertsonal eta garraiokoa edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 157. lurzatian. Hasierako onespena
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1052. lurzatian. Hasierako onespena
BERRIOZAR
Prezio publikoak, instalazioak erabiltzeko eta kirol-jarduerak egiteko
CABANILLAS
Herri-lurrak aldi baterako okupatzea, zenbait eraispen-lanetarako,
Serralta eta San Gregorio haize-parkeetan. Hasierako onespena
OLTZA ZENDEA
Orkoiengo Musika Eskola erabiltzeko administrazioarteko hitzarmena
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Muru-Asteraingo 8. poligonoko 360. lurzatian. Hasierako onespena
CORELLA
2026ko tasak eta prezio publikoak
ERATSUN
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
LIZARRA
Lankidetza-hitzarmena, Burlatako Udalarekin, euskarako teknikariak hautatzeko prozesua kudeatzeko
Lankidetza-hitzarmena, Etxarri Aranazko Udalarekin, kulturako teknikariak hautatzeko prozesua kudeatzeko
FUNES
Desjabetzeko aktak egitea, honako proiektu honetan: Funesko herrigunea babesteko, ezkerreko ibaiertzean perimetro-lubeta egiteko proiekturako desjabetze eremua mugatzeko separata
IRURTZUN
Aldaketa ordenantza fiskaletan 2026rako. Behin betiko onespena
LAKARKO KONTZEJUA
Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Behin betiko onespena
Eskaera, laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako, herritarrentzako lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioaren bidez
LAKUNTZA
Akats zuzenketa, lanegunen eta egun baliogabeen 2026ko egutegian
LARRAUN
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik. Behin betiko onespena
2026ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
LEKUNBERRI
Jarduera-lizentzia ematea. Makinen eta erreminten alokairua eta salmenta
LERIN
Xehetasun-azterketa, Cofradía kaleko 16 zenbakian. Hasierako onespena
Xehetasun-azterketa, Kale Berriko 1 zenbakian. Hasierako onespena
LODOSA
Aldaketa, 2026ko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
MENDAZA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hondakin uren araztegia
MIRANDA ARGA
Ordenantza fiskala, gimnasio zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duena. Behin betiko onespena
SAN ADRIÁN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Salgaien zentro logistikoa, biltegiratzea eta banaketa azkarra
ULTZAMA
Udal Plan Orokorraren Ordenantzaren 4. kapitulua aldatzea. Jendaurreko informazioa
UNTZITI
Zorokiaingo UE-ZOR-1 eta UE-ZOR-2 exekuzio-unitateen kostuak banatzeko proiektua. Jendaurreko informazioa
URZAINKI
Hiri-jarduketako plan berezia 3. poligonoko 63. lurzatian. Hasierako onespena
EGUESIBAR
Suteak prebenitzeko udal ordenantza behin betiko onestea
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko obren proiektuan. Hasierako onespena