2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Lankidetza-hitzarmena, Burlatako Udalarekin, euskarako teknikariak hautatzeko prozesua kudeatzeko
Lizarrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:
Lehena.–Onestea eskumenak eskuordetzea lau urtez Burlatako Udalari, hark kudea ditzan euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko deialdiak.
Bigarrena.–Onestea administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena; Burlatako Udalak bidali duena eta espedientean ageri dena, alegia, eta eskumena ematea Lizarrako Udaleko alkateari, sina dezan.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Burlatako Udalari, erakunde eskuordetua den aldetik, eta honako hauei ere jakinaraztea, hitzarmenarekin bat egin dezakete eta: Aezkoako, Agoizko, Arangurengo, Aurizko, Erroibarko, Luzaideko, Orreagako, Barañaingo, Baztango, Berriobeitiko eta Berriozarko udalei, Bortzirietako Mankomunitateari, Garesko Udalari, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, Euskara kudeatzeko Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateari, Malerrekako Mankomunitateari, Orkoiengo, Etxauriko, Bidaurretako, Oltza Zendeako eta Tafallako udalei, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateari eta Erronkariko, Zaraitzuko, Atarrabiako eta Zizur Nagusiko udalei. Orobat, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2600739