26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Lankidetza-hitzarmena, Etxarri Aranazko Udalarekin, kulturako teknikariak hautatzeko prozesua kudeatzeko

Lizarrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

Lehena.–Onestea eskumenak eskuordetzea lau urtez Etxarri Aranazko Udalari, hark kudea ditzan kulturako teknikariak aldi baterako kontratatzeko hautapen-deialdiak.

Bigarrena.–Onestea administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena; Etxarri Aranazko Udalak bidali duena eta espedientean ageri dena, alegia, eta eskumena ematea Lizarrako Udaleko alkateari, sina dezan.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Etxarri Aranazko Udalari, entitate eskuordetua den aldetik, eta Altsasuko, Antsoaingo, Arangurengo, Azagrako, Berako, Uharteko, Leitzako, Lesakako, Lodosako, Murchanteko, Olaztiko, Tafallako, Valtierrako, Vianako, Zizur Nagusiko, Agoizko, Baztango eta Burlatako udalei ere bai, hitzarmenarekin bat egin dezakete eta. Orobat, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2600742