1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
16/2025 FORU LEGEA, abenduaren 22koa, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Akats zuzenketa.
Bi akats aurkitu direlarik 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legean, zeina 2025eko abenduaren 31ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egin beharreko zuzenketak egiten dira:
Bat.–9. artikuluaren 8. apartatuan, honako hau esan ordez:
Honako hau esan behar du:
Bi.–18. artikuluan, honako hau esan ordez:
"1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzupeko irakasleek, lanbide-gaitasuna akreditatzeko prozeduretako aholkularitza- edo ebaluazio-faseetan esku hartzeko izendatuak baldin badira, arlo horretan eskumena duten departamentuek dei eginda, ondotik aipatzen diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izanen dute, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, zeinak finkatzen baititu pertsonek lan-esperientziaren edo beste prestakuntza-bide ez-formal batzuen bidez lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedura Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura:
a) Akreditazio-prozedurako aholkulariak:
–Ordainsaria izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Aholkatutako 3 gaitasun-unitate arte, 123 euro.
- Aholkatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 153,75 euro.
- Aholkatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 184,50 euro.
–Osagarria, lanbide-arlo bereko kualifikazio gehigarria izateagatik, izangai berarentzat, 51,25 euro.
b) Akreditazio-prozedurako ebaluatzaileak:
–Ordainsaria, ebaluatzaile nagusia izateagatik, izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Ebaluatutako 3 gaitasun-unitate arte, 133,25 euro.
- Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 169,13 euro.
- Ebaluatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 205 euro.
–Ordainsaria, bigarren mailako ebaluatzailea izateagatik, izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Ebaluatutako 3 gaitasun-unitate arte, 61,50 euro.
- Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 76,88 euro.
- Ebaluatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 92,25 euro.
–Ebaluazio-batzordearen arduradun izateagatiko ordainsaria (taldeko).
- Ebaluazio-batzordeko burua, 205 euro.
- Ebaluazio-batzordeko idazkaria, 102,50 euro.
Ordainsari hauek konpentsazio gisa ezartzen dira, kontzeptu hauengatik: aholkularitza- eta ebaluazio-saioen prestaketa eta garapena; izangaiei zuzeneko arreta ematea; prozeduraren agirien kudeaketa eta deialdia egiten duten administrazioekiko koordinazio-lana.
2. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du foru dekretuz baimentzea prozeduran esku hartzeagatiko ordainsaria eman dakien aholkulari eta ebaluatzaileez bestelako pertsona batzuei, baldin eta haien laguntza beharrezkotzat jo baliteke egokiro gara daitezen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzupeko irakasleek, lanbide-gaitasuna akreditatzeko prozeduretako aholkularitza- edo ebaluazio-faseetan esku hartzeko izendatutakoek, arlo horretan eskumena duten departamentuek dei eginda, ondotik aipatzen diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izanen dute, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, zeinak finkatzen baititu pertsonek lan-esperientziaren edo beste prestakuntza-bide ez-formal batzuen bidez lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa-egitura:
a) Akreditazio-prozedurako aholkulariak:
–Ordainsaria izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Aholkatutako 3 gaitasun-unitate arte, 123,6 euro.
- Aholkatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 154,5 euro.
- Aholkatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 185,4 euro.
–Osagarria, lanbide-arlo bereko kualifikazio gehigarria izateagatik, izangai berarentzat, 51,5 euro.
b) Akreditazio-prozedurako ebaluatzaileak:
–Ordainsaria, ebaluatzaile nagusia izateagatik, izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Ebaluatutako 3 gaitasun-unitate arte, 133,9 euro.
- Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 169,96 euro.
- Ebaluatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 206 euro.
–Ordainsaria, bigarren mailako ebaluatzailea izateagatik, izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Ebaluatutako 3 gaitasun-unitate arte, 61,8 euro.
- Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 77,26 euro.
- Ebaluatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 92,7 euro.
–Ebaluazio-batzordearen arduradun izateagatiko ordainsaria (taldeko).
- Ebaluazio-batzordeko burua, 206 euro.
- Ebaluazio-batzordeko idazkaria, 103 euro.
Ordainsari hauek konpentsazio gisa ezartzen dira, kontzeptu hauengatik: aholkularitza- eta ebaluazio-saioen prestaketa eta garapena; izangaiei zuzeneko arreta ematea; prozeduraren agirien kudeaketa, eta deialdia egiten duten administrazioekiko koordinazio-lana.
2. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du foru dekretuz baimentzea prozeduran esku hartzeagatiko ordainsaria eman dakien aholkulari eta ebaluatzaileez bestelako pertsona batzuei, baldin eta haien laguntza beharrezkotzat jotzen bada egokiro gara daitezen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurak".
Honako hau esan behar du:
"1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzupeko irakasleek, lanbide-gaitasuna akreditatzeko prozeduretako aholkularitza- edo ebaluazio-faseetan esku hartzeko izendatutakoek, arlo horretan eskumena duten departamentuek dei eginda, ondotik aipatzen diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izanen dute, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuan araututakoarekin bat, zeinak finkatzen baititu pertsonek lan-esperientziaren edo beste prestakuntza-bide ez-formal batzuen bidez lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak eta horretaz arduratuko den antolaketa-egitura:
a) Akreditazio-prozedurako aholkulariak:
–Ordainsaria izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Aholkatutako 3 gaitasun-unitate arte, 123,6 euro.
- Aholkatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 154,5 euro.
- Aholkatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 185,4 euro.
–Osagarria, lanbide-arlo bereko kualifikazio gehigarria izateagatik, izangai berarentzat, 51,5 euro.
b) Akreditazio-prozedurako ebaluatzaileak:
–Ordainsaria, ebaluatzaile nagusia izateagatik, izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Ebaluatutako 3 gaitasun-unitate arte, 133,9 euro.
- Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 169,96 euro.
- Ebaluatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 206 euro.
–Ordainsaria, bigarren mailako ebaluatzailea izateagatik, izangai bakoitzeko, kasu hauetan:
- Ebaluatutako 3 gaitasun-unitate arte, 61,8 euro.
- Ebaluatutako 4, 5 edo 6 gaitasun-unitate, 77,26 euro.
- Ebaluatutako 6 gaitasun-unitate baino gehiago, 92,7 euro.
–Ebaluazio-batzordearen arduradun izateagatiko ordainsaria (taldeko).
- Ebaluazio-batzordeko burua, 206 euro.
- Ebaluazio-batzordeko idazkaria, 103 euro.
Ordainsari hauek konpentsazio gisa ezartzen dira, kontzeptu hauengatik: aholkularitza- eta ebaluazio-saioen prestaketa eta garapena; izangaiei zuzeneko arreta ematea; prozeduraren agirien kudeaketa, eta deialdia egiten duten administrazioekiko koordinazio-lana.
2. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du foru dekretuz baimentzea prozeduran esku hartzeagatiko ordainsaria eman dakien aholkulari eta ebaluatzaileez bestelako pertsona batzuei, baldin eta haien laguntza beharrezkotzat jotzen bada egokiro gara daitezen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedurak".
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias
Iragarkiaren kodea: F2600343