26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, udaltzain-agentearen plaza bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udaltzaingoan aritzeko

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak 2026ko urtarrilaren 12an harturiko erabaki baten bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi dira: deialdia, udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko, Tafallako Udalean aritzeko. Hona hemen hura arautzen duten baldintzak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Tafallako Udalean aritzeko udaltzain-agentearen plaza bat, plantilla organikoan 04.23 zenbakiarekin identifikatua dagoena.

1.2. Plaza gehiago sar daitezke deialdian, baldin eta plaza huts berriak sortzen badira deialdia argitaratzen denetik epaimahaiak behar den zerrenda egin aurreko unera arte, Nafarroako Segurtasun Eskolarako plazak esleitzeko ekitaldian parte hartzeko onartutako pertsonekin.

Hasierako plazari behin betiko gehitzen zaizkienak honela banatuko dira: lehenengoa txanda irekikoa izanen da, eta bigarrena igoera txandakoa, eta horrela hurrenez hurren.

Une horretan zehaztuko da, alkateak emandako ebazpen bidez, zenbat izanen diren, orotara, oinarri hauen arabera beteko diren plazak. Ebazpen hori argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Dauden plaza guztiak zehaztu eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jaso ondoren, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, plaza hutsak hautatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta txanda irekia eta igoera txanda eta lanpostuen hizkuntza eskakizuna kontuan harturik.

1.3. Izendatuko den izangaiak udaltzainari dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Polizien azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarriak baitaude, bai eta Udalak lege esparruaren barnean agintzen dizkionak ere, eta C mailan sartuko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura honako arau hauen aplikazio-xedapenen arabera tramitatuko da:

–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duena.

–113/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.

–Aplikagarri diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako bazterbide medikorik.

e) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) Gutxienez ere A2 eta B gidabaimenak edukitzea, indarrean, betiere, eta puntu askirekin.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpen baten bidez hartuko da konpromiso hori.

h) Kondenatua ez izatea Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan aurreikusitako delituengatik epai irmo baten bidez.

3.2. Baldin eta, 1.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, plaza gehiago sartzen badira deialdian eta igoera txandaren bidez bete behar badira, txanda irekiko hautagaiek bete beharreko baldintzez gain, igoera txandakoek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Langile finkoa izatea Nafarroako edozein administrazio publikotan, frogatzea horietan bost urtez zerbitzuak egin izana, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

b) Nafarroako polizietako kide izanez gero, edo Nafarroako tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kide, zortzi urtez baino gehiagoz benetan aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

c) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

3.3. Baldintza horiek denak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzean, 3.1.f) oinarrikoa izan ezik. Horri dagokionez, nahikoa izanen da betetzen bada oinarrizko prestakuntza-ikastarorako izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako (deialdiko 7.3.5 apartatuan aipatzen da ikastaro hori).

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

a) Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Eskabideak aurkeztu beharko dira –I. eranskineko eskabide ereduari jarraituz– Tafallako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.tafalla.es/), Tafallako Udalaren erregistro orokorrean (Nafarroako Frantzisko plazako 5. zenbakia, Tafalla), 8:30etik 14:00etara, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); azken kasu horretan, eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria igorri beharko da posta elektronikoaren bidez rrhh2@tafalla.es helbidera, ezarritako epearen barnean.

c) Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 10,45 euroko tasa ordaindu beharko da, eskabideak aurkezteko epean.

Tasa hori ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa hori kreditu txartelaren bidez ordaintzen ahalko da eskaera bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES22 2100 3696 69 2200068626 kontura transferentzia eginez; azken kasu horretan, datu hauek jarri behar dira nahitaez ordainagirian:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZa.

–Kontzeptua: Tafallako polizia-agentearen plaza bat (gehiago izan daitezke) betetzeko deialdia.

4.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1. Nortasun agiri nazionalaren kopia.

2. Osasun ziurtagiri ofiziala, egiaztatzen duena izangaiak III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela.

3. 10,45 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria. Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako da diru kopuru hori.

4.3. Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:

–Tafallako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoak honako hauek dira: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege betebeharra betetzeko) eta DBEOren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.

–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko, udal bulegoetara joaz.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

4.4. Akatsen zuzenketa.

Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

5.–Onartuen behin-behineko zerrendak, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratzeko.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitara emanen dira Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (deialdiaren fitxan). Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Deialdia argitaratzen denetik probak hasi arte, bi hilabeteko tartea utzi beharko da, gutxienez.

5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.5. Tasa ez da itzuliko, izangaiak bazterturik gelditzen badira haiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako alkatea.

Ordezkoa: Óscar Oca Pérez, Tafallako Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzia.

–Lehen epaimahaikidea: Iván Colás Azcárate, Tafallako Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: lehen epaimahaikideak hautatzen duena.

–Bigarren epaimahaikidea: Marcos García Martínez, Azkoiengo Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: bigarren epaimahaikideak hautatzen duena.

–Hirugarren epaimahaikidea: Nafarroako polizietako kide bat (Foruzaingoaren Tafallako polizia-etxeak izendatuko du).

Ordezkoa: hirugarren epaimahaikideak hautatzen duena.

–Laugarren epaimahaikidea: Eneko Aransay Ros, Tafallako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendatua.

Ordezkoa: Alberto Urbina Ortigosa, Tafallako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkariek izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Rosa Ferrer García, Tafallako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Marta Pernaut Ojer, Tafallako Udaleko aholkulari juridikoa.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia. Aldez aurretik, epaimahaiburuak horretarako deialdia eginen du.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta epaimahaikide-idazkariak edo haien legezko ordezkoek.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak izan ditzake egin beharreko probaren batean edo proba guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizioa nola eginen den. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta prestakuntza ikastaroa.

7.1. oposizioa.

Oposizioa hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, gehienez ere, lau hilabeteko epean, salbu eta epe hori betetzea eragozten duen errekurtsorik bada. Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian emanen dira argitara, gutxienez ere, 48 ordu lehenago.

Oposizioak, lehenbiziko fasean, hautapenaldia izanen du, eta horren barruan, proba baztertzaileak eginen dira II. eranskineko gai zerrendari buruz, gaitasun fisikoa neurtzeko eta proba psikoteknikoak eta medikoak; bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza-ikastaro bat gainditu beharko da.

7.1.1. Hautapenaldiko probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute (edo epaimahaiak izangai bakoitzaren nortasuna frogatzeko askiesten duen agiria).

Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak, oro har, oposiziotik baztertuak izanen dira.

Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian, eta bost egun balioduneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten.

7.1.2. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.2. Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldian proba hauek egin beharko dira:

a) Proba teorikoa.

Test motako ariketa bat egin beharko da, deialdi honen II. eranskineko gaiei buruzkoa, gehienez ere bi orduan.

Galdetegia 100 galdera teoriko-praktikok osatuko dute. Galdera guztiendako hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun baliodun bakoitzak puntu bateko balorazioa izanen du, eta erantzun okerrek 0,33 puntuko balorazio negatiboa izanen dute.

Galdera guztiei balorazio bera emanen zaie.

Proba honetan 100 puntu emanen dira gehienez, eta baztertu eginen dira gutxienez 50 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

b) Gaitasun fisikoa neurtzeko probak.

Deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du izangaiak baztertzeko.

Gaitasun fisikoa neurtzeko proba hau egitera, gehienez 30 izangairi deituko zaie. Hortaz, baldin proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu dutenak kopuru hori baino gehiago badira, kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. 30. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren. Ariketa bakoitza "gai" edo "ez gai" gisa puntuatuko da, eta horietako bakoitza baztertzailea eta puntuagarria izanen da. Deialdiko III. eranskinean ezartzen diren gutxieneko markak gainditzen ez dituzten izangaiei "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie eta deialditik kanpo geratuko dira. Gauza bera gertatuko zaie dopinaren kontrako kontrolen batean positiboa ematen dutenei.

Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua jasotzeko proba (banku press-a). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.

–Uretako trebetasun proba. "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.

–Zalutasun proba (Barrow testa). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.

–Erresistentzia-proba (Course Navette testa). "Gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen da.

Izangai guztiak behartuta egonen dira dopinaren kontrako kontrola egitera, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu analisiak, jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko. Hala, debeku dira hainbat substantzia, gai farmakologiko, dopin metodo eta manipulazio; hain zuzen ere, jasota daudenak Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2024ko azaroaren 27ko Ebazpenaren I. eranskinean; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2024ko 289. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 30ekoa). Hortaz, bazterturik geldituko dira aipatutako kontrolean emaitza positiboa ateratzen dutenak eta, orobat, kontrola egiteari uko egiten diotenak.

Eranskin horretako zerrendako edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Proba fisikoak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute proba egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak dituztela. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

Bigarren proba honetako ariketa fisikoak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatzen ahalko dira, epaimahaiak proben emaitzak erregistratu eta balora ditzan soilik, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Hori deusetan galarazi gabe, federazioek gaitutako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, baita puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.

c) Gaitasun psikoteknikoaren proba.

Proba batzuk egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen diren lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen ditu, edo hark izendatutako langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba psikoteknikoan 0 puntutik 50era bitarte lortzen ahalko dira, eta proba fisikoak gainditu dituztenek baizik ez dituzte eginen. Gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak deialditik kanpo geratuko dira.

Proba egin aurretik, eta Alkatetzaren ebazpen baten bidez, lanpostuaren soslai profesiografikoa onetsiko da eta epaimahaiari jakinaraziko zaio.

d) Proba medikoak.

Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko plazak baino gehiago badira eta kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen kopuruan, proba medikoak egitera dei eginen zaie, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiko 3.1 apartatuko d) letran ezarritakoari jarraikiz.

Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa lortuko dute proba medikoetan. "Ez gai" kalifikazioa lortuz gero, deialditik kanpo geratuko dira.

Lehenengo oinarrian ezarritakoarekin bat dauden plaza guztiak zehaztuta eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jasota, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, plaza hutsak hautatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta txanda irekia eta igoera txanda eta plazen hizkuntza eskakizuna kontuan harturik.

7.3. Plazen adjudikazioa.

a) Adjudikazio ekitaldia eginen da prestakuntza-ikastaroa egin aurretik, zehazteko nork duten sarbidea bete beharreko plazetarako.

b) Egintza horren helburua da azkenik dauden plazak betetzea, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren eta kasuan kasuko plazen hizkuntza eskakizunen arabera.

c) Plaza gehiago sartzen badira deialdian eta haietakoren bat igoera txandaren bidez bete behar bada, epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztirako puntuazio handienetik txikienera ordenatuta: bat igoera txandako plazarako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako plaza hutsak adjudikatzeko. Plaza horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, igoera txandako plaza hutsak adjudikatu zaizkienak kenduta, txanda irekiko plazak betetzeko.

d) Ekitaldi honetan plaza lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko plaza kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.

7.4. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutakoek frogatu beharko dute, hamar egun balioduneko epean, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 3.1 apartatuko c), e) eta f) baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Tafallako Udaleko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela dolozko delitu bat dela kausa kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baita armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

–Hala behar denean, deialdiko 8.2 apartatuaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukeraz baliatzeko agiria.

Epaimahaiak, ikusirik izangaiek aurkeztutako dokumentazioa, hautapen prozesuan sortutako bajak zehaztuko ditu, eta baja haiek bazterturik gelditu ez diren beste izangai batzuekin beteko ditu, puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraituz eta txandaren arabera; eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da aldez aurretik. Hori egindakoan, oinarrizko prestakuntza-ikastarorako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

7.5. Praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Polizia izateko oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak Tafallako Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, salbu aitzinetik Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak direnak.

7.6. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, gainditu egin beharko da, eta arautuko dute Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak, horren gainean ezarritako aginduek eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.4 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliokidetasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori aipatu eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Halaber, Nafarroako Segurtasun Eskolari dagokio beste ikastaro eta diploma batzuk osotasunean edo zati batean baliokidetzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago, baldin eta edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.

Prestakuntza-ikastaroan onartua izateko legezko baldintzetan dagoen izangairen bati ikastaro hori baliozkotutzat ematen baldin bazaio, plaza bera betetzeagatik Nafarroako beste administrazio publikoren batean, administrazio horrek eskatzen ahalko du ezen, behin polizia-kidego edo administrazioa hautatu ondoren, hutsik gelditzen den plaza eskain dakiola zerrendako hurrengoari; azken hori, izan ere, ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hasiera batean hautatu duen administrazioko praktikatako funtzionario gisa onartuko da prestakuntza-ikastaroan. Hain zuzen, izangai hark ezin izanen du plazaren jabetza hartu –Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutako ondorioekin–, harik eta ordezkoak prestakuntza-ikastaroa amaitu eta izendatzen duten arte.

Prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, hartan parte hartzen duen izangaiak C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko du, bai eta, hala badagokio, familia-laguntza ere.

Bestetik, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta bazegoen, horrexetan segituko baitu.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eskubideak.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, izangaiak gainditu beharko ditu ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan agintzen zaizkion osasun proba guztiak, frogatzearren segitzen duela deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza betetzen. Proba horien bidez atzematen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen prozesutik, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionario izaten segituko du plazaz jabetu arte.

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikazioa lortuko du, eta lortutako puntuazioaren arabera kalifikatuko dira. Kalifikazio horiek Nafarroako Segurtasun Eskolak eman ditu, eta lotestelak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarentzat. "Ez gai" kalifikazioa jaso dutenak oposiziotik kanpo geratuko dira.

7.7. Azken kalifikazioa.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, hautapen prozesuan lortutako puntuazio partzialak batuko dira, barne daudelarik prestakuntza ikastarokoak.

8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

8.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoan, alkatetzaren ebazpenaren bidez, Tafallako Udaltzaingoko agente izendatuko dira oposizioa gainditzen duten izangaiak, txanden hurrenkeraren eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Tafallako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da.

8.2. Jabetza hartzea.

Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute plazaz. Plazaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezarritako egunean plazaz jabetzen ez direnek (salbu ezinbesteko kasuetan) galduko dituzte Tafallako Udalean sartzeko eskubide guztiak.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den plazarako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu, eta hartan alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea aukeratzen ahalko du.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Deiturak eta izena: ............................................................................................................................

Nortasun agiri nazionala edo agiri baliokidea: ..................................................................................

Jaioteguna: .......................................................................................................................................

Jaioterria (herria, probintzia, herrialdea): .........................................................................................

Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta kodea, herria): ...............................................................

Telefonoa: .........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................

AZALTZEN DUT:

Eskatzen dudala onartua izatea Tafallako Udaleko udaltzain plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdian (deialdi hori argitaratu zen .................................................(e)ko ...............................zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean).

Ez dudala lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik, ez eta akats fisikorik edo psikikorik ere.

Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez dudala deialdi honen IV. eranskinean ezartzen diren baztertzeko arrazoi medikoetako bat ere.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

Honako txanda honetan eskatzen dudala deialdian onartua izatea:

Irekia.

Txanda murriztua.

Horrenbestez, eskatzen dut eskabide hau ontzat har dadila eta aipatu deialdian onar nazatela.

Eguna eta sinadura:

TAFALLAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA.

DATUEN BABESA: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak bakar-bakarrik erabiliko direla Administrazio honen berezko eskumenak betetzeko, eta sartuko direla Tafallako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategietan. Haren aurrean erabiltzen ahalko dituzu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eta aurka egiteko eskubideak, Erregistro Orokorrera zuzendurik (Nafarroa plaza 5).

II. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.

5.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

6.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, hizpide duena Segurtasun Indar eta Kidegoek bideokamerak erabiltzea eremu publikoetan.

7.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

8.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: atariko titulua: zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: arau-hauste penala. II. titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak.

9.–114/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria. I. eta II. tituluak.

10.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria. I. eta II. tituluak.

11.–5/2012 Legea, uztailaren 6koa, hizpide duena Gai Zibil eta Merkataritzakoetako Bitartekaritza.

12.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, arautzen duena Adingabeen Erantzukizun Penala: Atariko titulua. I. titulua: legearen aplikazio eremua. III. titulua: prozeduraren instrukzioa.

13.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua, II. kapitulua: atxiloketa. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: toki itxian sartu eta hori miatzea. II. kapitulua: liburu eta paperak miatzea. III. kapitulua: idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.

14.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

15.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

16.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

17.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

18.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, arautzen dituena Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak.

19.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, arautzen duena ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra.

20.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

21.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.

22.–Tafallako Udalaren Erregelamendu Organikoa.

23.–Tafallako Udalaren ordenantza ez-fiskalak.

  • Ordenantza, arautzen duena bide publikoa okupatzea ostalaritzako establezimenduei lotutako terrazekin.
  • Trafikoko udal ordenantza eta Akats zuzenketa Trafikoko udal ordenantzan.
  • Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.
  • Aisialdiko lokal pribatuak arautzen dituen testua.
  • Ordenantza, gobernu ona, gardentasuna eta informazio publikoaren eskuragarritasuna arautzen dituena.

24.–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioentzat (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana). 690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

25.–Tafallako udal antolamendua, erakundeak eta elkarteak, turismoa, zerbitzuak, geografia eta historia, Tafallako datuak, interes gida, kale izendegia, hiri- eta landa-ingurunea, Udalaren webguneko testuaren eta bertako planoaren arabera.

26.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia eta semantika lexikoa.

III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK

1.–Uretako trebetasun proba. (50 metro estilo librean).

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 39,9 segundo gizonendako eta 44,9 segundo emakumeendako.

Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ez eta urpean ibiltzeko bertze tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Saio bakarra eginen da.

Ibilbidea hasiko da epaile kronometratzaileak seinale hau ematean: "a sus puestos" (zuen postuetara) esan eta txilibitu-soinua jo.

Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi izanen da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

Denbora eta puntuazioak. Ikus taula osoa:

DENBORA ETA PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GAI

GIZONAK

40 segundo edo gehiago

39,9 segundo edo gutxiago

EMAKUMEAK

45 segundo edo gehiago

44,9 segundo edo gutxiago

2.–Banku press-a, edo pisua jasotzeko proba, 35 Kg gizasemeentzat eta 25 Kg emakumezkoentzat.

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 edo 25 kiloko pisua goratu behar du 60 segundoz, ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz helduz eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrelaxe mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko. Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, ondotik ageri den eskalari jarraikiz. Ikus taula osoa:

MARKAK ETA PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GAI

GIZONAK

30 baino gutxiago

30 edo gehiago

EMAKUMEAK

22 baino gutxiago

22 edo gehiago

3.–Zalutasun proba. (Barrowen testa).

Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean. Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea. b) Probarako aurreikusitako gehieneko denbora gainditzea.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, hamarrenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

Denborak eta puntuazioak. Ikus taula osoa:

DENBORA ETA PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GAI

GIZONAK

24 edo gehiago

23"9 edo gutxiago

EMAKUMEAK

27 edo gehiago

26"9 edo gutxiago

4.–Erresistentzia proba. (Course Navette-ren testa).

Egiteko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute seinale akustiko batzuen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta denbora gehien irauteko xedearekin. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork ere ez lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Izangai bakoitzaren proba egoera hauetan bukatuko da, eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ez bukatzea ibilbide oso bat, horren muturreko marra zapaldurik. Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko bertze marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

TARTEAK ETA PUNTUAZIOAK

EZ GAI

GAI

GIZONAK

10,5 baino gutxiago

10,5 edo gehiago

EMAKUMEAK

8,5 baino gutxiago

8,5 edo gehiago

IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsirik eza.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Mintzamena.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, ondorio funtzionalen arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en gaixotasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterreko ihesa.

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, nahasmendu depresibo errepikariak, depresio-aldi larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Aparatu genitourinarioa.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-inkontinentzia.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, ondorio funtzionalengatik eta kokapenarengatik.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfougalkor kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 30).

15.–Ohar orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.

Iragarkiaren kodea: L2600385