2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UXUE
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapen proposamena
Deialdia argitara eman zen 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an.
Kalifikazio epaimahaiak Ion Alonso Iñarra izendatzeko proposamena egin zuen.
Alkatearen ebazpen baten bidez, onetsi da Ion Alonso Iñarra izendatzeko proposamena, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bete dezan Uxueko Udalean, lan-kontratudun finkoen araubidean, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia. Hori guztia, baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak).
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an).
Uxuen, 2025eko abenduaren 16an.–Jarduneko alkatea, María Victoria Tellechea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2600718