26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:

1. lotea, Aldumar alderdian (koniferoak). Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 28ko 176/2025 Ebazpenaren bidez. Osaera: 118,11 m³ enbor txiki eta 1.063,00 m³ alertze-zur (L. Kaempferi). Zenbatetsitako prezioa, guztira: 32.834,84 euro.

Lehen enkantea eman gabe gelditu baitzen, aprobetxamendu honen enkante publikoa eginen da balioaren ehuneko hamarreko beherapenarekin; beraz, 29.551,36 euroan (BEZik gabe), lehendik onetsitako gainerako baldintzak aldatu gabe.

2. lotea, Tulubi alderdian (hostozabalak). Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 29ko 194/2024 Ebazpenaren bidez. Osaera: 981,48 m³ enbor txiki eta 245,37 m³ pago-zur (F. Sylvatica). Zenbatetsitako prezioa, guztira: 19.629,68 euro.

Lehen enkantea eman gabe gelditu baitzen, aprobetxamendu honen enkante publikoa eginen da balioaren ehuneko hamarreko beherapenarekin; beraz, 17.666,71 euroan (BEZik gabe), lehendik onetsitako gainerako baldintzak aldatu gabe.

Loteak ez dira elkarrekin jarriko enkantean, banaka eskuratu beharko dira.

Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta Erantsungo Udalean edo Udalaren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) aurkeztu beharko dira, edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz.

Lotearen enkantean parte hartzeko ezinbesteko betekizuna izanen da gordailu bat edo gordailu-ziurtagiri bat aurkeztea, behin-behineko fidantza gisa: zer lote eskuratu nahi den, haren balorazioaren %2 izanen da fidantza (hau da, 656,70 euro 1. lotearen kasuan eta 392,59 euro 2. lotearen kasuan). Behin betiko adjudikaziodunak ordaindu beharreko fidantza adjudikazioaren azken prezioaren %4 izanen da. Fidantza horren bidez bermatuko da egoki eginen dela baso aprobetxamendua, bai eta aprobetxamendua gauzatzearen ondoriozko kalteei erantzunen zaiela, halakorik egonez gero.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Eratsunen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2600952