26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko

Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 12an egindako bileran, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren eta 47-49 artikuluen arabera, erabaki hau hartu zuen:

1. Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateak onartzea Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa bideratzen duen hitzarmena, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko deialdia egiteko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko kontratatu ditzaten.

2. Ahalmena ematea Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Patxi Castillo Graciarenari, haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

4. Erabaki hau Burlatako Udalari jakinaraztea.

Etxalarren, 2026ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2600651