2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Desjabetzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko obren proiektuan. Hasierako onespena
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2025eko abenduaren 31n egin ohiko bilkuran, korporazioko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Onestea Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitatearen eta "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko" obrek ukitutako jabeen artean sinatu beharreko "Adiskidetasunezko Hitzarmenak". Hitzarmen horietan zehazten da bakoitzari dagokion kalte-ordainen zenbatekoa, proiektu horren harira Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak gauzatu beharreko obrak direla eta. Beraz, erabaki da, halaber, Mankomunitateko burua berariaz ahalduntzea, sina ditzan hitzarmen horiek, bai eta xede horretarako behar den dokumentazio guztia ere, eta dagozkion diru-kopuruak ordain ditzan, behin hitzarmen horiek sinatuta daudenean.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea "Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko goi-hornidurako sarearen Iraizozko adarra berritzeko" obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze-espedientea abiaraztea.
Hirugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Erripako (Odieta) San Sebastian kaleko 107. zenbakian (31799), eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (Eunate Compañía de Ingeniería SL enpresak egindako proiektu teknikoa, 2025eko abendukoa).
Bosgarrena.–Argitaratzea erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko pertsona titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta egoki jotzen diren gainerako publizitate bitartekoetan ere.
Erabaki honi erantsi zaio "proiektuak eta obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda" taula.
Erripan (Odieta), 2025eko abenduaren 31n.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO GOI-HORNIDURAKO SAREAREN IRAIZOZKO ADARRA BERRITZEKO OBREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK
UDALERRIA | ESPEDIENTEAREN KODEA | KONTZEJUA | JABEAK | LURZATIA ETA POLIGONOA | LABORE MOTA | ZORTASUNAREN AZALERA | ZORTASUNAREN PREZIOA | ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN PREZIOA | KUTXATILAK/LOTUNEAK | KUTXATILEN/LOTUNEEN PREZIOA |
Ultzama | ULTZ-1 | IRAIZOTZ | Pérez Iribarren Juan Luis | 130A-12 | Lehorreko alorra | 183,12 | 0 | 1641,4 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-2 | IRAIZOTZ | Berasain Guerendiain Lázaro | 131A-12 | Lehorreko alorra | 86,70 | 0 | 745,73 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-3 | IRAIZOTZ | Berasain Guerendiain Mª. Juana | 132A-12 | Lehorreko alorra | 2,42 | 0 | 70,75 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-4 | IRAIZOTZ | Cenoz Goldaraz Mª. Concepción | 186B-12 | Lehorreko alorra | 57,48 | 0 | 555,55 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-5 | IRAIZOTZ | Galain Machiñena Severiano | 123A-12 | Euntzea | 125,59 | 0 | 1255,59 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-6 | IRAIZOTZ | Eugui Arraiza, Mª. Lourdes | 122B-12 | Euntzea | 52,41 | 0 | 525,92 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-7 | IRAIZOTZ | Echeverria Valcarlos, David | 121A-12 | Euntzea | 70,56 | 0 | 708,69 | 0,30 €/m2 | BAI | 180 euro |
Ultzama | ULTZ-8 | IRAIZOTZ | LENGUSUEK ENS - 326 | 203C-12 | Eraikuntza | | 0 | 208,19 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-9 | IRAIZOTZ | LENGUSUEK ENS - 326 | 203D-12 | Elkorra | 84,21 | 0 | 597,16 | 0,30 €/m2 | BAI | 180 euro |
Ultzama | ULTZ-10 | IRAIZOTZ | LENGUSUEK ENS - 326 | 203E-12 | Euntzea | 75,63 | 0 | 756,33 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-11 | IRAIZOTZ | Galain Machiñena Severiano | 204B-12 | Euntzea | 117,32 | 0 | 1296,74 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Ultzama | ULTZ-12 | IRAIZOTZ | Echandi Lizaso Juan Martín | 913D-12 | Elkorra | | 0 | 357,03 | 0,30 €/m2 | EZ | 0 |
Iragarkiaren kodea: L2600962