2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Udal Plan Orokorraren Ordenantzaren 4. kapitulua aldatzea. Jendaurreko informazioa
Ultzamako Udalak, 2025eko abenduaren 23ko osoko bilkura berezian, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: "Ultzamako Udal Plan Orokorraren Ordenantza" (4. kapitulua).
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Martin Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2517201