2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik. Behin betiko onespena
Larraungo Udalak, 2024ko azaroaren 5ean eginiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena Larraungo Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik.
2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoan, amaitu da jendaurrean egon beharreko epea, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.
Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen dira aldatutako artikuluak.
Mugiron (Larraun), 2025eko apirilaren 28an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LARRAUNGO UDALAK PERTSONA FISIKO EDO JURIDIKOEN IRAGARAKIAK EGUNKARIETAN ARGITARATZEAGATIK
1. artikulua. Oinarria eta izaera.
Tasa hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
2. artikulua. Zerga-egitatea.
Tasaren zerga-egitatea da Larraungo Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak prentsan argitaratzea.
3. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasaren subjektu pasiboak dira Larraungo Udalean espedienteak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta espediente horiek bideratzeko prentsan iragarkiak argitaratu behar badira.
4. artikulua. Sortzapena.
Iragarkiak argitaratzeagatiko tasa sortuko da Udalak argitaratzeko eskaera aurkezten duenean. Argitaratzea gauzatu eta dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren eginen da ordainketa.
5. artikulua. Tarifak.
Tasa eskatuko da tarifa hauen arabera:
KONTZEPTUA | EUROAK |
1. Prentsan iragarkiak argitaratzea | Iragarkiaren kostua |
6. artikulua. Likidazioa eta diru-sarrera.
Tasaren ordainketa, izenduna eta bana-banakoa izanen baita argitaratzen den iragarki bakoitzeko, Udalaren banku-kontuan diru-sarrera eginez gauzatuko da Udalak sustatzaileari tasaren likidazioa bidaltzen dionean.
Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek 2025eko ilbeltzaren 1ean hartuko du indarra, eta ondorio juridiko osoak izanen, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
Iragarkiaren kodea: L2600505