2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko
Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2026ko urtarrilaren 15ean egindako bileran, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren eta 47-49 artikuluen arabera, ERABAKI hau hartu zuen:
1. Aezkoako Batzarre Nagusiak onartzea Burlatako Udalari egindako kudeaketa-gomendioa bideratzen duen hitzarmena, euskara teknikarien funtzioak betetzeko izangaien hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko deialdia egiteko, erakunde sinatzaileei sor dakizkiekeen beharrak estaltzeko kontratatu ditzaten.
2. Ahalmena ematea Aezkoako Batzarre Nagusiko presidentea den Carlos Bueno Recari, haren izenean eta ordezkaritzan aipatutako hitzarmena sina dezan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
4. Erabaki hau Burlatako Udalari jakinaraztea.
Ariben, 2026ko urtarrilaren 20an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2600731