26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Hiri-jarduketako plan berezia 3. poligonoko 63. lurzatian. Hasierako onespena

Urzainkiko Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko abenduaren 16an egindako ohiko bilkuran, herriko 3. poligonoko 63. partzelan dagoen hiri jarduketako plan berezia (IHPB) hasieran onestea erabaki zuen. Arantza Galetx Laianak sustatu du.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Urzainkin, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Tomás Urzainqui Mina.

Iragarkiaren kodea: L2600639