26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aldaketa, 2026ko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Lodosa, 2025eko azaroaren 14a.–Kontu-hartzailea, Idoia Martínez Galilea.

I. ERANSKINA.–ALDATURIKO TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK

4. ZK.–UDALAREN KIROL ETA KULTUR ERAIKIN ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Lege oinarria.

Ordenantza honetako ordainarazpenak ezarri dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren eta tokiko eskumenen eta udal-zerbitzuen prestazioaren arloetan aplikatzekoa den gainerako araudiaren babespean.

2. artikulua. Ordaintzera behartuak.

Igerilekuak, pilotalekua, kiroldegia, kultur etxea eta udalaren gainerako kirol- eta kultura-instalazioak erabiltzen dituztenak daude ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik.

Ikastetxe publikoko instalazioak eskola-orduetatik kanpo soilik erabiltzen ahalko dira.

3. artikulua. Zerga-betebeharraren sorrera.

Zerga-betebeharra instalazioetara sartu eta erabiltzen hastean edo, hala badagokio, zerbitzuen aldez aurreko inskripzioak formalizatzen direnean sortuko da.

4. artikulua. Biltzeko oinarria.

Ordainarazpena biltzeko oinarritzat hartuko dira erabiltzaile naturalak edo

zerbitzuaren onuradun diren pertsona juridikoentzat erreserbaturiko banakako plazak.

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eta arauak.

Ordenantza honen I. eranskinean ezarritako tarifen arabera jasoko dira eskubideak.

Udal igerilekuetarako arau espezifikoak.

Lau urtetik beherako haurrak doan sartzen ahalko dira, baina hemezortzi urtetik gorako norbaitek lagunduta egon beharko dute. Bi eta hiru urteko haurrek Udalak emandako doako abonua lortu beharko dute.

Bi eratako sarrerak daude: arrunta eta murriztua (erretiratuentzat eta pentsiodunentzat).

Beti tarifa arrunta ordainduko da, tarifa murriztua erabiltzeko eskubidea ematen duen egoera agiri bidez egiaztatu ezean.

Abonua galduz gero, kopia bat lortzen ahalko da 1,80 euroren truke.

Familientzako tarifa berezia izateko, aldi berean ordaindu beharko dira gurasoen sasoiko abonua eta etxe berean bizi diren seme-alaba guztiena.

6. artikulua. Zorra eskatzea.

Txartela edo sartzeko baimena eskuratzean edo zerbitzu bakoitzerako egin beharreko aurreko inskripzioa edo matrikula formalizatzean sortzen da ordaintzeko betebeharra.

7. artikulua. Erabiltzeko arauak.

Erabiltzaileek une oro errespetatu beharko dituzte udal instalazio bakoitzean dauden portaera- eta erabilera-arauak.

8. artikulua. Sarrerak kontrolatzea.

Instalazioaren ardura duten langileek txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, lokaletik berehala kanporatuz zehatzen ahalko dira.

9. artikulua. Iruzurrez sartzea.

Iruzurtzat joko da udal instalazioetan sarrera-txartelik, baimenik edo matrikularik gabe sartzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da harik eta berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte.

TARIFEN ERANSKINA

A) Udalaren igerilekuak eta kirol-instalazioak.

1. Sarreren tarifak.

KATEGORIA

Al–Or

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNETAN

Haurrak (0-4 urte)

3,50 euro

5,50 euro

Helduak (16-65 urte)

6,00 euro

8,50 euro

Pentsiodunak (+65 urte)

3,50 euro

5,50 euro

Desgaitasunen bat dutenek pentsiodunen kategoriako tarifak ordainduko dituzte.

2. Abonuak.

ABONU MOTA

HAURRAK (0-4)

HELDUAK (16-65)

PENTSIODUNA (+65)

Hamabost eguneko abonua

24 euro

47 euro

34 euro

Hilabeteko abonua

30 euro

54 euro

42 euro

Hiru hileko abonua

50 euro

98 euro

70 euro

Urteko abonua (hileko kuota)

13 euro hilean

25 euro hilean

18 euro hilean

Urteko abonuaren baldintzak.

1. Lehen hiru hilabeteak instalazioan ordaintzen dira, eskudirutan edo txartel bidez.

2. Laugarren hilabetetik aurrera, banku-helbideratze bidez kobratuko da hilero.

3. Bazkideak gutxienez sei hilabetez egon beharko du alta emanda.

4. Zazpigarren hilabetetik aurrera, baja eskatzen ahalko du.

5. Ordainagiria hil bakoitzaren 1. egunean ordainduko da.

Familientzako hobaria (familia osoa urteko bazkide gisa inskribaturik badago soilik).

Adingabeek % 15eko deskontua izanen dute urteko abonuaren hileko kuotan.

Familia ugaria / arrisku sozialeko familia.

Ez dago murrizketarik ez mozkin zehatzik sarrera edo abonuetan.

3. Padeleko pistak (bazkide EZ direnak soilik).

Ordutegia; Tarifa.

Goizak (ordu 1): 2,35 euro.

Arratsaldeak (ordu 1): 5,00 euro.

Edozein abonu mota duten bazkideek erabateko sarbidea dute instalazioetara, eta ez dute padeleko pista ordaindu beharko.

B) Kirol-instalazio zehatzak.

1. Udal Kiroldegia - Areto Futbola.

Kontzeptua; tarifa (euro).

Kantxa eta dutxak erabiltzea: 25,00 euro.

Kantxa erabiltzea, dutxa ez: 15,00 euro.

2. Udal pilotalekua.

Kontzeptua; tarifa (euro).

Kantxa erabiltzea: 8,00 euro.

Dutxak erabiltzea: 0,90 euro.

Argiteria: 0,40 euro.

3. Udal rokodromoa.

Kontzeptua; tarifa (euro).

Pertsona eta eguneko sarbidea: 1,00 euro.

C) Musika eskola (indarreko tarifak, aldatu gabeak).

Irakasgai bakoitzeko, ikasturte osoan: 265,00 euro.

"Abesbatza" irakasgaia: 132,50 euro.

Ordaintzeko modu zehatzak ezartzen ahalko dira lanpostuen urteko deialdian.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

5. ZK. ORDENANTZA, UDALAREN ERAIKIN, LOKAL, INSTALAZIO EDO ALTZARIEN ERABILERA, BAI ETA BAKOITZARI DAGOKION TASA ERE, ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Ordenantza honen xedeko tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.

2. artikulua. Ordenantza honen xedea da udal eraikin, lokal eta instalazioen erabilera arautzea eta kontzeptu horri dagokion tasa ezartzea.

3. artikulua. Ordenantza honen arauak aplikatuko zaizkie partikularrek erabiltzen ahal dituzten udal eraikin, lokal, instalazio eta altzari guztiei, ez baldin badute berariazko ordenantzarik.

4. artikulua. Udal eraikinak eta lokalak erabiltzeko interesa dutenek, Udalaren baimena eskuratu beharko dute aldez aurretik.

5. artikulua. Baimena lortzen duten eskatzaileek udal eraikin eta lokalak erabili beharko dituzte haien izaera eta xedea kontuan hartuz, haietan inolako kalte edo galerarik sortu gabe, ezertan eragotzi gabe erabilera arrunt, egoki eta arrazoizko batengatik sortzen ahal den higadura.

6. artikulua. Udalaren eraikin eta lokalak ez dira inoiz erabiltzen ahalko baimenduriko helburuaz bestelakoetarako.

7. artikulua. Udalaren eraikin, lokal eta instalazioen erabiltzaileek haien garbitasuna eta antolamendua zainduko dute eguneroko erabileraren ondoren.

8. artikulua. Udal eraikin eta lokalak erabili nahi dituzten pertsonek edo entitateek idatziz eskatu beharko diote Udalari, beren identifikazio datuak, beharrak, erabilera-denbora, okupatzaileen nortasuna eta kopurua eta erabileraren helburua adieraziz.

Bosgarren kategoriako jarduerei dagokienez (irabazi asmoa duten entitateak edo pertsona partikularrak), autonomoen kuotaren azken ordainagiria eskatuko da, bai eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren altaren ziurtagiria ere.

Dokumentazio edo informazio osagarri guztia eskatzen ahalko du Udalak, egoki irizten badio eskaturikoaz ebazteko.

9. artikulua. Udalburuak kasu bakoitzean bidezko irizten duena erabakiko du, kontuan izanik eskaturiko ezaugarriak dituzten eraikin edo lokalen erabilgarritasuna.

10. artikulua. Udalak fidantza eratzeko eskatzen ahalko du, legez onarturiko edozein modutan. Fidantzaren zenbatekoa, 5. kategorian, hilabeteko tarifaren parekoa izanen da, eta gainerakoak fidantzatik salbuetsirik egonen dira.

11. artikulua. Udalaren eraikinaren edo lokalaren erabilera bukatzen denean, erabiltzaileek horren berri emanen diote Udalari. Udalak egokitzat jotzen dituen egiaztapen guztiak egiten ahalko ditu, dagozkion betebeharrak betetze aldera. Frogatzen bada ez dela kalte-galerarik izan eta ez dela zehapenik paratu behar, Udalak fidantza itzuliko du, horrelakorik eskatu baldin badu.

Kontrara gertatuz gero, dagozkion erantzukizunak galdatuko ditu.

12. artikulua. Ez daude Ordenantza honi loturik irabazi asmorik gabeko kultura-, kirol- edo ongintzako-elkarteak, egoitza soziala Lodosan badute, ez eta Lodosan erroldaturiko edozein pertsona fisiko ere, baldin eta arestian aipatu xedeetako bat badu.

Ordenantza hau indarrean jarriko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

UDALAREN ERAIKIN, LOKAL ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK: KULTURA ETXEA - UDALETXEKO ERABILERA ANITZEKO GELAK - MUSIKA ESKOLAKO IKASGELAK ETA EKITALDI ARETOA - KIROLDEGIA - IGERILEKUETAKO ERABILERA ANITZEKO ARETOA

1. kategoria: Udalak eta kasu bakoitzean zehaztuko diren beste entitate publiko batzuek, beren baliabideak erabilita, sustatu, antolatu edo koordinatzen dituzten jarduerak. 0 euro.

2. kategoria: irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeek sustaturiko kultura, kirol edo ongintzako jarduerak, horiek egoitza soziala Lodosan badute, legez eraturikoak edo Udalaren babesa dutenak izanik. 0 euro.

3. kategoria: sindikatu, kooperatiba, auzo elkarte, gremioetako elkarte eta gisako beste entitateek, baldin eta irabazi asmorik gabekoak eta gizarte arlokoak ez badira, beren taldeko interesak sustatu eta defendatzeko jarduerak egiteagatik. 4 euro/ordu.

4. kategoria: irabazi asmoa duten entitate edo pertsona pribatuek antolatu edo gauzaturiko jarduera puntualak. (2 ordu baino gutxiago hilean). 12 euro/ordu.

5. kategoria: irabazi asmoa duten entitate edo pertsona partikularrek antolaturiko ikastaro jarraituak egiteko erabilera. 150 euro hilean, astean 2 ordu eta 4 ordu arteko ikastaroetarako. 80 euro hilean, astean ordu 1 eta 2 ordu arteko ikastaroetarako. Astean 4 ordutik gora bada, 18 euroko gehikuntza aplikatuko da orduko.

Kultura etxeko auditoriuma lagatzea lanak "txarteldegiaren kontura" antzezteko: 400 euroko kostua izanen du okupazio egun bakoitzeko, eta 200 euroko fidantza paratu beharko da. Hori, kontuan izan gabe laguntza teknikoaren, aretoko langileen, garbiketaren, txarteldegiaren eta abarren gastuak.

Iragarkiaren kodea: L2516930