26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Herritarren zerbitzu pertsonal eta garraiokoa edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2025eko abenduaren 18an egindako bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman zion Arantzako herritarren zerbitzu pertsonal eta garraiokoa edo auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2600320