26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak 2025eko abenduaren 22an hartua, plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Kontseiluak, 2025eko abenduaren 22an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (1. artikulua) eta ezartzen du horko langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (24. artikulua). Foru lege horren garapenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak, otsailaren 26ko 14/2025 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena esleitzen dio Kontseiluari.

Gaur egun, Nafarroako Kontseiluko plantilla organikoak Burutzako idazkari plaza bat, legelari nagusi plaza bat eta legelari plaza huts bat ditu. Nafarroako Kontseiluko legelari nagusi lanpostuak eta legelari lanpostuak lanpostuko osagarria dute esleituta, zeina, bi kasuetan, beren mailari dagokion hasierako soldataren ehuneko 63koa baita.

Nafarroako Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak, otsailaren 26ko 14/2025 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, zehatzago definitu zituen legelari nagusiaren lanpostuaren eginkizunak; izan ere, erregelamendu horren 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, gaur egun, legelarien berezko eginkizunez gain, arlo tekniko-administratiboko eta aurrekontu-kudeaketako eginkizunak, langileen burutza eta eskuordetzen zaizkion antolaketa-eginkizunak ditu esleituak, eta horien artean egon daitezke idazkaritza-lanak betetzen dituen Nafarroako Kontseiluko kideari dagozkion eginkizunetako bat edo batzuk.

Aurrekoarekin bat etorriz, aipatutako artikuluaren lehen apartatuak Nafarroako Kontseiluko legelarien eginkizunak zehaztu zituen, eta horien artean daude azterlanak egitea, laguntza teknikoa ematea, irizpenak prestatzea eta laguntza tekniko-juridikoa eskatzen duten jarduera guztiak egitea. Azken horiei dagokienez, ezabatu egin zen Kontseiluaren antolaketa orokorraren eta funtzioen esparruari buruzko erreferentzia; izan ere, arlo horretan laguntzea, azaldu den bezala, legelari nagusiaren lanpostuari baitagokio.

Nafarroako Kontseiluko legelari lanpostuaren gaur egungo eginkizunak ez datoz bat, zailtasunari eta erantzukizunari dagokienez, legelari nagusiaren lanpostuari dagozkionekin, eta lanpostuaren ezaugarriak ere ez datoz bat. Hori dela eta, beharrezkoa da Nafarroako Kontseiluko legelari lanpostuak esleitua duen lanpostuko osagarriaren zenbatekoa egokitzea, zeina, zailtasunari, erantzukizun espezifikoari eta ezaugarriei erreparatuta, bere mailari dagokion hasierako soldataren %40an finkatzen baita.

Azaldutakoagatik, eta aipatutako xedapenekin bat etorriz, proposatzen da Nafarroako Kontseiluko plantilla organikoa aldatzea, legelari lanpostuaren lanpostuko osagarria egokitzeko, lanpostuaren zailtasunaren, erantzukizun espezifikoaren eta gainerako ezaugarrien arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Kontseiluaren plantilla organikoa aldatzea, honela ezarrita gelditzen baita:

LANPOSTUA

KOPURUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

IZENDAPEN ASKEA

ESKLUSIBOTASUNA

LANPOSTUA

MAILAKO OSAG.

Burutzako idazkaria (1)

1

K

X

Legelari nagusia (1) (2)

1

F

A

X

55

63

Legelaria (1) (3)

1

F

A

55

40

(1) Lanaldi zatitua (goizez eta arratsaldez).

F: funtzionarioa.

K: kabineteko behin-behineko langilea - Izendapen askekoa.

(2) Izendapen askea Nafarroako Kontseiluko eta Nafarroako Parlamentuko legelarien artean edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artean, baldin eta Zuzenbideko gradudun edo lizentziadun titulua edo baliokidetzat jotako beste titulu bat eskatzen duten lanpostuak betetzen ari badira.

(3) Aurrekontu-zuzkidurarik gabeko plaza hutsa.

2. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Kontseiluko burua, Ana Clara Villanueva Latorre.–Kontseiluko idazkaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2517071