26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

482E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatzeko eta birziklatzeko Murillo el Frutoko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Indugarbi NFU’s SL da.

Egun jardunean den instalazio horrek lehendik du ingurumen baimen bateratua, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 25eko 20E/2023 Ebazpenaren bidez eman baitzitzaion, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 5.1 taldean.

2024ko urriaren 2an, titularrak ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen; zehazki, R030799 hondakinak kudeatzeko prozesuan (Hondakin organikoak birziklatzea, materialak edo substantziak sortzeko) pneumatikoen galautsa eta hautsa ekoizteko hondakin izateari utzi diotela zehaztea, egungo Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legera egokitzeko.

Titularrak azaldu duenez, prozeduretan, jarraibide teknikoetan eta saiakuntzetan oinarritutako kudeaketa-sistema bat garatu da, abenduaren 29ko TED/1522/2021 Agindua betetzea ahalbidetzen duena. Agindu horren bidez, zenbait irizpide ezartzen dira zehazteko noiz uzten dioten hondakin izateari kautxu pikorkatuak eta kautxu-hautsak, erabiltzen ez diren pneumatikoak tratatzetik lortzen direnak eta aplikazio jakin batzuetarako direnak, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartzea erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatzeko eta birziklatzeko Murillo el Frutoko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Indugarbi NFU’s SL da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasunari dagokionez (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioko pneumatikoen galauts eta hauts kopuruak ez du handituko ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Indugarbi NFU’s SLri eta Murillo el Frutoko Udalari.

Iruñean, 2025eko abenduaren 26an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2517262