2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, 13. ordenantzan (prezio publikoak arautzen dituena kirol-instalazioak erabiltzeko –uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak– eta, orobat, prezio publikoak arautzen dituena kirol-abonuko jardueretarako)
Antsoaingo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 13. ordenantzaren aldaketa (prezio publikoak arautzen dituena kirol-instalazioak erabiltzeko –uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak– eta, orobat, prezio publikoak arautzen dituena kirol-abonuko jardueretarako). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko azaroaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 30 egun balioduneko jendaurreko aldian ez da alegaziorik izan. Behin betiko onetsitzat geratzen da 13. ordenantza fiskalaren aldaketa, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Antsoainen, 2026ko urtarrilaren 14an.–Kontu-hartzailea, José María Gainza Ordoqui.
ONETSITAKO ALDAKETA
Kirol-instalazioak: uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak.
I. epigrafea.–Denbora mugarik gabe izena ematen duten erabiltzaileen tarifak.
A eta B apartatu hauetako kuotak ordainduko dituzte:
–A apartatua. Aldaketarik gabe.
–B apartatua.
B.1. Hileko kuotak, igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak):
–5 urtetik 15era bitartekoak: 12,50 euro.
–16 urtetik gorakoak: 23 euro.
–65 urtetik gorakoak, baldin eta betetzen badituzte ordenantza honetako tarifak aplikatzeko arauen 8. apartatuko baldintzak: 14,40 euro.
B.2. Hileko kuotak, igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak, 26 urtetik beherako familia-unitateko 3. kidetik aurrera):
–5 urtetik 15era bitartekoak:
- Hirugarren kidea: 9,60 euro.
- Laugarren kidea: 6,80 euro.
- Bosgarren kidea eta hurrengoak: 3,70 euro.
–16 urtetik gorakoak:
- Hirugarren kidea: 17,60 euro.
- Laugarren kidea: 12,00 euro.
- Bosgarren kidea eta hurrengoak: 6,40 euro.
VI. epigrafea.–Bestelako zerbitzuak.
–"Gim" abonua ("Ura" abonua + gimnasioa), hilean:
- "Ura" abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 8,90 euro hilean.
–"Kirol" abonua ("Ura" abonua + kirol-abonua), hilean:
- "Ura" abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 18,80 euro hilean.
–"Idaki" abonua ("Ura" abonua + gimnasioa + kirol-abonua), hilean:
- "Ura" abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 22 euro hilean.
–"Gazte" abonua –16tik 20 urtera bitarte– ("Ura" abonua + kirol-abonua), hilean:
- "Ura "abonuari dagokiona, kategoriaren arabera, gehi 9,50 euro hilean.
–Kirol-abonua abonatuak ez direnendako:
- Antsoainen erroldatuak: 36,50 euro hilean.
- Antsoainen erroldatu gabeak: 43,90 euro hilean.
TARIFAK APLIKATZEKO ARAUAK
11. araua (eta azkena) gehitzen da.
11.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek dohainik izatea Udalaren kirol-instalazioetan sartzea. Dohainik sartzen ahalko dira genero-indarkeriaren biktimatzat jotzen diren emakume guztiak, berdintasuneko, inklusioko eta kalteberatasun-egoeran dauden emakumeei laguntza integrala emateko politika publikoen esparruan.
Iragarkiaren kodea: L2600519