Iragarkia
26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, gidarien hiru plaza lan-araubidean betetzeko
Mankomunitateko buruaren 2026ko urtarrilaren 16ko 2026-0009 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, gidarien hiru plaza oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, lan-araubidean aritu daitezen Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura. Hona hemen:
OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da gidarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Haietako bi aldizkako lan-kontratudun finkoak izanen dira, eta bestea, lan-kontratudun finkoa. Mairagako Mankomunitatearen plantilla organikoan ezarritakoarekin bat (2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa), hondakinen atalean ariko dira, honela:
–Lanpostua: Gidaria. Plaza kopurua: 2. Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %52,94. Administrazio-egoera: hutsik.
–Lanpostua: Gidaria. Plaza kopurua: 1. Lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %52,94. Administrazio-egoera: jardunean (apirilaren bukaeran hutsik geldituko da, errelebo-kontratua aplikatuko baita).
Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek eratu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan-kontratuak egiteko, 9. oinarrian ezarritakoari jarraikiz:
a) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.
1.2. Izendatzen diren pertsonak, ondorio guztietarako, Mairagako Mankomunitateko aldizkako lan-kontratudun finko bilakatuko dira, edo lan-kontratudun finko, zein den kasua, plazaz jabetzen diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatu alta emanen zaie.
1.3. Lanpostuek D mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien gisan, eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere bai (2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).
1.4. Zerbitzu osagarrietako gainerako langileen urteko lanaldia izanen dute, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.5. Bete beharreko eginkizunak deialdiaren kategoriari egokituko zaizkio, eta mailari dagozkionak izanen dira; ibilbideen eta hondakin-bilketaren beharrei erantzutea, horiek behar bezala kudeatzen direla bermatzeko, indarrean dagoen araudiaren eta enpresaren jarraibide eta prozeduren arabera. Deialdiaren III. eranskinean zehazten dira erantzukizunak.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako edukitzea eskola-graduatuen titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokidea, edo halako titulu bat eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Tituluak atzerrian lortu badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.
Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute legezko edo erregelamenduzko zein xedapenetan onartzen den baliokidetasun hori, edo, bestela, Hezkuntza Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.
f) C motako gidabaimena edukitzea eta lanbide-gaikuntzako agiria indarrean izatea. Ezinbestekoa da baimena indarrean egotea kontratatu ahal izateko.
2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek baldintza horiek frogatu beharko dituzte deialdi honen 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte, baita hautapen-prozesuak iraun bitartean ere, izendapena egin arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mairagako Mankomunitateko buruari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://mairaga.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak erabil daitezke eskabideak aurkezteko (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabideak I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira.
3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia.
b) Aurreko 2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoa, jatorrizkoa edo fotokopia.
c) Indarrean dagoen C motako gidabaimenaren kopia soila.
d) Indarrean dagoen lanbide-gaikuntzaren agiriaren kopia.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.6. Desgaitasun bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten. Horrekin batera, agiri bat aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko, organo eskudunak emana, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.
Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Mairagako Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, onesteko deialdiko lanpostu bakoitzean onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Mairagako Mankomunitatearen gardentasun-atarian, honako esteka honetan: https://mairaga.sedelectronica.es/.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, buruak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Mairagako Mankomunitatearen gardentasun-atarian, honako esteka honetan: https://mairaga.sedelectronica.es/.
Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta zein izanen den epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak garaiz argitaratuko ditu, Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Carlos Alcuaz Monente, Mairagako Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Miguel Ibiricu Varona, Mairagako Mankomunitateko buruordea.
1. epaimahaikidea: José Antonio Echeverría Cerdán, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.
Ordezkoa: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko ingeniari teknikoa.
2. epaimahaikidea: José María Alcuaz, Mairagako Mankomunitateko hondakinen arduraduna.
Ordezkoa: Leire Garmendia Parra, Mairagako Mankomunitateko ingeniari teknikoa.
3. epaimahaikidea: Luis Usoz Josué, Mairagako Mankomunitateko taldeen koordinatzailea eta langileen ordezkaria.
Ordezkoa: María Victoria García Muro, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
Epaimahaikide idazkaria: Julen Jiménez Jiménez, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.
Ordezkoa: Iñaki Osés García, Santakarako Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin abstenitzeko arrazoiren bat badago, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin.
5.3. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizioa 2026ko otsailetik aurrera hasiko da.
6.2. Oposizioaldia. Oposizioaldian 80 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta honako ariketa hauek izanen ditu:
6.2.1. Lehen proba: praktikoa. Kamioi bat gidatu beharko da Mankomunitateko herri bateko kaleetan barna, hondakinak biltzeko ibilbideak simulatuz, eta hondakinak biltzeko ibilgailua erabiltzeko gaitasuna baloratuko da.
Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean ala gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.
Proba praktikoan 50 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.2.2. Bigarren proba: gaitasun psikoteknikoaren ebaluazioa. Proba batzuk egin beharko dira, neurtu dadin izangaiak noraino egokitzen diren lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu, edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Gaitasun psikoteknikoaren proban 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Lehen proba praktikoa gainditu duten izangaiek soilik eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.
6.2.3. Oposizioaldiko ariketetan, baztertuta geldituko dira ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak.
6.2.4. Ariketa praktikorako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute, edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
6.2.5. Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortua dutenendako, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.2.6. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak kalifikazioen zerrenda argitara emanen du Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.
6.2.7. Epaimahaiak oposizioaldiko ariketaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoko erregistro elektronikoa erabiliz (https://mairaga.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.3. Lehiaketaldia: lehiaketaldia oposizioaldiaren ondoren eginen da, eta oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik parte hartzen ahalko dute. Lehiaketaldian gehienez 20 puntu emanen dira, baremo honen arabera:
6.3.a) Administrazio publiko batean edo enpresa pribatu batean gidari edo trakzio mekanikoko ibilgailuen gidari gisa lan egin izanagatik, baldin eta C motako gidabaimena behar izan badute. Baimen horren beharra frogatu beharko da dagokion administrazio publikoaren edo enpresa pribatuaren ziurtagiriaren bidez: 2 puntu, urte oso bakoitzeko. Urte osoak ez badira, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Oharrak:
Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoak, toki-administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Hori frogatzeko, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, dagokion administrazio publikoko edo enpresa pribatuko organo eskudunak emana; bertan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa. Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen diren kasuetan, honako hauek ere adierazi beharko dira: a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia; edo b) horiek ohiko lanaldiarekiko duten ehunekoa.
–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.
–Ez du balioko curriculum vitaea edo lan-bizitza soilik aurkeztea.
Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, fase hori gainditu duten izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute alegatutako merezimendu guztien frogagiriak aurkezteko.
6.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak izangaien zerrenda ikusgai jarriko du Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta zehaztuko du zenbat puntu lortu dituen bakoitzak lehiaketaldian. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoko erregistro elektronikoa erabiliz (https://mairaga.sedelectronica.es), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.5. Oposizio-lehiaketako guztizko puntuazioa kalkulatzeko, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko ariketan puntuaziorik handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, plaza hutsak hautatzea eta agiriak aurkeztea.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak gaindituen zerrenda argitara emanen du, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du oposizio-lehiaketan kalifikaziorik onena lortu duenak plaza hutsa hautatu dezan. Puntuaziorik onena duen pertsonak plaza hutsa hautatu ondoan, berehala deituko zaio oposizio-lehiaketan kalifikaziorik onena lortu duen bigarren pertsonari, gelditzen diren plaza hutsen artetik bat aukeratu dezan. Bigarren kalifikaziorik onena lortu duenak plaza hutsa hautatutakoan, gelditzen den plaza sailkapenean hirugarren gelditu denari emanen zaio.
7.2. Plaza hutsak hautatzeko izapidea bukatutakoan, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena eginen du izangaien alde, aurrez hautaturiko plazak bete ditzaten. Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da proposamen hori.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek behar diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, frogatzeko betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak; zehazki, honako agiri hauek:
a) Lan-arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak egindako txostena (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko atala), edo, hala badagokio, behar bezala akreditatutako kanpoko erakunde batek egindako txostena, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragotziko liokeenik lanpostuaren eginkizunak betetzea.
Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.
b) Zinpeko deklarazio edo deklarazio solemne bat, aditzera emateko izangaia ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.
c) Zina edo hitzematea, adierazten duena ezen Nafarroako foru-araubidea errespetatuko duela, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
d) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
e) Baldin eta izangaia Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoa bada, deialdi hau egin duena ez beste batekoa, aurrekoaz gain ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.
7.3. Proposatutako izangaiek ez badituzte agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez dira izendatuko, eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, horrek galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokien erantzukizuna.
7.4. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.
8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta izendatzeko proposatu diren izangaiek 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Mairagako Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du pertsona horiek Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun izendatzeko (haietako bi aldizkako langile finkoak izanen dira, eta bestea langile finkoa, 2026ko apiriletik aurrera), gidariaren lanpostuan jardun daitezen.
8.2. Izendapen horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
8.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), galdu eginen dituzte Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.
9.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari jarraikiz, honako zerrenda hauek sortuko dira aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik plazarik lortu ez duten izangaiekin:
a) Probak gaindituta ere plazarik lortu ez duten izangaien zerrenda.
9.2. Probak gaindituta ere plazarik lortu ez dutenen zerrenda eta Mairagako Mankomunitatean kontratatzeko izangaien zerrenda.
Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Mairagako Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, eta haren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrendak; hori guztia, une horretan indarrean dauden kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.
Hautapen-prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera erabakiko da aldi baterako kontratazio-zerrendetako izangaien ordena, probak gaindituta ere plazarik eskuratzen ez dutenendako. Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
Izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendan sartzeak ez du berekin ekartzen interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak, horiek oinarri honetan ezartzen den gisan frogatu behar baitira.
Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dute titulazioaren frogagiria, 2. oinarriko baldintza betetzen dutela frogatzekoa. Horretarako, kontratua formalizatzen denean, jatorrizko agiria aurkeztu beharko dute, edo behar bezala konpultsatutako kopiak.
Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen zaizkien agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzearen ondoriozko eskubide guztiak, galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.
Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikoa egin arte. Deialdi honetako aldi baterako kontratazio-zerrendak lehentasuna izanen du Mairagako Mankomunitatean lehendik dauden aldi baterako kontratazio-zerrenden aurrean.
9.3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
Hautaprobak gainditzen dituztenak kontrataziorako izangaien zerrendetan sartuko dira, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko toki-erakundean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.
Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:
9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.
9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer ezartzen den desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duena). Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.
9.4.2. Dei egiteko sistema.
9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.
Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.
Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".
Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio-premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei eginen dira bederen, kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.
Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio, horren berri emateko.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.
Interesdunak 24 ordu izanen ditu deiari baiezkoa emateko. Izangaiak eskaintzari uko egiten badio edo epe hori igarota erantzunik jasotzen ez bada, atzera egin duela ulertuko da, eta zerrendako azken postura igaroko da.
Ezinezkoa bada izangaiarekin harremanetan jartzea, lehenik telefonoz, eta bigarrenik SMS eta posta elektronikoz, zerrendako azken postua beteko du hurrengo deietarako.
Sei hilabeteko epean ezinezkoa izan bada izangai batekin harremanetan jartzea, "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.
Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa bada, lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.
Espedientean jasoko dira egiten diren deien ondorioz zerrendan gertatzen diren aldaketak. Zerrendako edozein kidek kontsultatzen ahalko du. Egindako aldaketak ez dira pertsonalki jakinaraziko.
9.4.2.2. Administrazio-araubideko kontratazioa.
Aldi baterako langileak administrazio-araubidean kontratatzeko, 68/2009 Foru Dekretuan ezarritako araubide juridikoari jarraituko zaio (68/2009 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio-araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituena). Dei egiteko, deialdi honetan jasotako sistema aplikatuko da, 68/2009 Foru Dekretuari aurka egiten ez dion orotan.
9.4.2.3. Araubide orokorraren salbuespenak.
a) Mairagako Mankomunitatearekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko beste bat eskaintzen bazaio, betiere kontratatua dagoen eremu berekoa denean, kasuan kasuko zerrendan dagoenean eta kasu hau gertatzen denean:
–Kontratu labur bat badu indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).
b) Izangai bat jada lanpostu batean aritu bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:
–Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.
–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea hari uko egin izana.
–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea zerrendatik kanpo uzteko arrazoietako bat.
c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, premia bat sortzen bada eta izangaiak premia hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio lanaldiaren %100 bete arte, baldin kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak bateragarriak badira ordura arte esleituta zeuzkanekin. Langile batek baino gehiagok baldin badute lanaldi partzialeko kontratua, dagokionari eskainiko zaio, zorrotz jarraituta aldi baterako kontrataziorako indarrean den zerrendako hurrenkerari.
9.4.2.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela; izan ere, kasu horretan, duen postuari eutsiko dio:
–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.
–Aldi baterako ezintasuna izatea.
–Lan-kontratu bat indarrean izatea.
–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kabuz baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Norberaren ezkontza suertatzea, edo pareko egoera bat, 6/2000 Legearen arabera (6/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzkoa), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
Kasu horietan, izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. "Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean, agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.
9.4.2.5. Zerrendako azken tokira joatea.
Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:
a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 8.2.4 atalean ezarritako kasuetan.
9.4.2.6. Zerrendetatik baztertzea.
Deia jaso duten izangaiak zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:
a) Kontratua probaldian hutsaldu bazaio, zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.
b) Lanpostua uzten badu, bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.
c) Kontratua azkentzen bada gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatutako langilea gauza ez izateagatik lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko edo hartan egoki aritzeko, nabarmendu denean behar adinako errendimendurik ez duela lanpostuko eginkizunak eraginkor egiteko, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, betiere interesdunari entzunaldia eman ondoan eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondoan.
10.–Datuen babesa.
2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:
Mairagako Mankomunitatea da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo beharrezkoa da kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak eskaturik), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat bete dadin).
Datuak zein helburutarako bildu diren, hura betetzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko behar den denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, udal-bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://mairaga.sedelectronica.es).
Datuak babesteko ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@mairaga.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Mairagako Mankomunitateko buruari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian.
Tafallan, 2026ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA, MAIRAGAKO MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUKO GIDARIEN HIRU PLAZA BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO. PLAZAK LAN ARAUBIDEKOAK DIRA, ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETEKO DIRA
Izen-deiturak: .............................................................................; NAN zenbakia: .............................; jaioteguna: .........................; jaioterria: ..................................................... (...........................); bizitokia: ......................................... (.............................), kalea: .........................................................................., zenbakia: ........., solairua: ............, posta-kodea: ...........................; telefono finkoa: ..............................; sakelako telefonoa: .....................................; helbide elektronikoa: ........................................................., Mairagako Mankomunitatearen aurrean agertu eta
ADIERAZTEN DU:
1.–Parte hartu nahi duela Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko gidarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (horietako bi aldizkako langile lan-kontratudun finkoek beteko dituzte, eta bestea lan-kontratudun finko batek, 2026ko apiriletik aurrera, errelebo-kontratua aplikatuko baita).
2.–Horretarako, adierazten du betetzen dituela deialdi honetako 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.–Deialdian ezarritako ondorioetarako, honako dokumentazio hau eransten du:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia.
b) Aurreko 2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoa, jatorrizkoa edo fotokopia.
c) Indarrean dagoen C motako gidabaimenaren kopia soila.
d) Indarrean dagoen lanbide-gaikuntzaren agiriaren kopia.
e) Hala badagokio, %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren frogagiria, deialdian adierazi bezala aurkeztu behar dena.
4.–Baimena ematen du prozedura hau izapidetzeko jarduketen ondoriozko jakinarazpenak adierazitako helbide elektronikora bidaltzeko.
Eskabide honen bidez, adierazitako prozesuan onartua izatea ESKATZEN DU, eta ADIERAZTEN DU, bere erantzukizunpean, hemen agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.
.............................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n.
SINADURA
II. ERANSKINA.–LANPOSTUAREN ERANTZUKIZUNEN FITXA
GIDARIA | ||
Arloa: | Honen mende: | |
HONDAKINAK | Hondakinen arduradunaren eta hondakinen koordinatzailearen mende dago | |
Lanpostua: | ||
Gidaria | ||
Egitekoa: | ||
Ibilbideen eta hondakin-bilketaren beharrei erantzutea, horiek behar bezala kudeatzen direla bermatzeko, indarrean dagoen araudiaren eta enpresaren jarraibide eta prozeduren arabera. | ||
ARLOA | ERANTZUKIZUNAK | |
1. Gidatze-lanak eta ibilbideak egitea | –Dagokion kamioia gidatzea (zabor-bilketakoa, edukiontzi-garbigailua, luma-kamioia, edukiontzien garraioa, eta abar) ezarritako ibilbidean, eta kamioiaren edukia eramatea transferentzia-instalazioetara, tratamendu-instalazioetara edo dagokion tokira edo ataleko koordinatzaileak edo arduradunak adierazitako tokira. –Beharrezkoa denean, ura garraiatzea depositu-zisterna betetzeko, edo zerbitzuaren plangintza eta kalitatea betetzeko behar den beste edozein garraio egiteko. –Kontrolatzea instalazioan sartu eta ateratzen den papera eta kartoia, bai eta plantako kiloak ere (ontziak, organikoa, etab.), eta dokumentu batean erregistratzea eta bulegoan entregatzea. | |
2. Hondakinak biltzeko lanak | –Mota guztietako hondakinak biltzea, bakoitzarentzat ezarritako prozesuen arabera, eguneroko, asteroko eta hileroko plangintza betetzeko, betiere bilketa espazioak eta objektuak ahalik eta hobekien zainduz eta erabiliz. –Garbiguneak edo ekopuntuak mantentzea, irekitzea, ixtea, eta herritarrek utzitako hondakinak sailkatzea, ordenatzea eta manipulatzea. –Kartoia jasotzea, txukuntzea, paketatzea eta kokatzea dagozkion espazioetan (atez ate, garbiguneak...), jarduera horretarako zehaztutako prozesuei jarraituz eta materia birziklagarria aprobetxatzen laguntzeko plangintza betez, Mairagako Mankomunitateak zehaztutako estandarren eta helburuen arabera. –Konpostatze-eremuen mantentze-lanak eta jarraipena egitea. | |
3. Gorabeheren kudeaketa | –Gorabeheren parteak egitea eta betetzea, ezarritako prozeduraren arabera. –Abonatuen eskaera sinpleei erantzutea, orientazio eta argibide egokiak emanez edo, hala badagokio, enpresaren barruan dagokion pertsonarengana edo arlora behar bezala eta eraginkortasunez bideratuz, adeitasuna eta tratu ona izanik harremanaren funtsezko ardatzak. | |
4. Lan-eremua eta ekipamenduak garbitzea, antolatzea, konpontzea eta mantentzea | –Kamioiaren mantentze-lanak egitea, eta olio-mailak, koipeztatzea eta bateria berrikustea. Tarteka, tailerrera eramatea. –Kartoia paketatzeko eta instalazioak mantentzeko eta garbitzeko beharrei erantzutea. –Ibilgailuak, lanabesak, edukiontziak, erremintak eta laneko espazioak mantendu, garbitu eta konpontzeko lanak behar bezala egitea, baliabideen aprobetxamendu eta iraunkortasun handiagoa lortzeko, enpresak lanposturako ezarritako jarraibideen eta protokoloen arabera. | |
5. Lanaren eraginkortasuna eta kalitatea | –Eraginkorrak izatea eta egindako lanaren kalitaterik handiena une oro bilatzea, enpresaren helburuak eta emaitzak betetzen laguntzeko eta enpresaren kanpoko eta barruko irudi onena helarazteko. | |
6. Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa | –Enpresak ezarritako jarraibideak eta araudiak une oro aplikatzea, jarduerak segurtasun- eta osasun-baldintza onenetan egiten direla bermatzeko, eta horren inguruko edozein gorabehera une oro minimizatzea. | |
7. Prestakuntza eta autoprestakuntza | –Prestakuntza jasotzea, enpresaren errendimendua eta emaitza eta helburuekiko ekarpen orokorra hobetzea ahalbidetzen duten ezagutzei, trebetasunei eta konpetentziei buruz, eta horiei buruzko autoprestakuntzako ekimenak hartzea. | |
8. Barne-lankidetza | –Ahal den neurrian, enpresako lankideei laguntzea eta haiekin lankidetzan aritzea, behar den giroa eta eraginkortasuna lortzearren, bermatzeko helburuak betetzen direla eta erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena ematen zaiela. –Euskara Zerbitzua eskatzea, barruko eta kanpoko komunikazioak ele bitan daudela bermatzeko. –Berdintasun Zerbitzua eskatzea, berdintasun-printzipioa eguneroko kudeaketan pixkanaka txertatzeko eta baterako ekintzak garatzen laguntzeko. | |
–ESKAKIZUNAK:
EZAGUTZAK | TREBETASUNAK | KONPETENTZIAK |
–C motako gidabaimena + lanbide-gaikuntzaren agiria –Hondakinen kudeaketa –Arriskuen prebentzioa –Ibilgailuen mantentze-lanak –Gidatze efizientea –Eskorga erabiltzeko txartela | –Barne-araudia –Denboraren kudeaketa –Idatzizko komunikazioa –Arriskuen prebentzioa –Euskara (hizkuntza-eskakizunaren azterketaren arabera) | –Kalitaterako orientazioa –Emaitzetarako orientazioa –Moldagarritasuna |
KUALIFIKAZIOA | ESPERIENTZIA | |
Maila akademikoa | Espezialitatea | |
Eskola-graduatua edo LH I | Beharrezkoa: C motako gidabaimena + lanbide-gaikuntzaren agiria | Ez da beharrezkoa |
Iragarkiaren kodea: L2600595
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
