26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko arkitektoaren plaza bat (A mailarekin/taldearekin parekatua). Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Alkatearen urtarrilaren 9ko 90/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi zen aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko arkitekto lanpostuaren plantillako plaza huts bat (A mailarekin/taldearekin parekatua). Deialdia eta haren oinarriak 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 23an.

Amaitu da aipatu hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea erregistratzeko epea, eta ez da izangairik baztertu. Horrenbestez, bidezkoa da behin betiko onestea deialdian onartu direnen zerrenda.

Horiek horrela, bada,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, bat etorriz deialdiaren 6. oinarriko 6.3 apartatuan ezarritakoarekin:

Izangai onartuak:

1. NEBREDA LUCEA, FERNANDO

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, enplegu publikoaren atalean, deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2600397