26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Xehetasun-azterketa, Kale Berriko 1 zenbakian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko urtarrilaren 15eko 13 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Leringo Kale Berriko 1 zenbakian, 1. poligonoko 589. lurzatian, Leyre Arróniz Lacabek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Lerinen, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2600551