2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Muru-Asteraingo 8. poligonoko 360. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko urtarrilaren 13ko 12/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Muru-Asteraingo 8. poligonoko 360. katastro-lurzatian, Itziar Ziganda San Martínek sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2600439