26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Zorokiaingo UE-ZOR-1 eta UE-ZOR-2 exekuzio-unitateen kostuak banatzeko proiektua. Jendaurreko informazioa

Untzitiko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zorokiaingo UE-ZOR-1 eta UE-ZOR-2 exekuzio-unitateen Kostuak Banatzeko Proiektua. Javier Muñoz Claramuntek sustatu du.

Aplikatu beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua , espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzitin, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2600327