2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Herri-lurrak aldi baterako okupatzea, zenbait eraispen-lanetarako,
Serralta eta San Gregorio haize-parkeetan. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen herri-lurrak aldi baterako okupatzea, Eólica Cabanillas SLUk zenbait eraispen-lan egiteko uneko zenbait haize-sorgailutan, Serralta eta San Gregorio haize-parkeetan, eta horien zenbait ebakuazio-, hornidura-, sare- eta eraldaketa-azpiegituratan edo beste batzuetan, San Gregorio eta Serralta alderdietan, hartara prozedura izapidetzen jarraitzeko fase guztietan, harik eta Nafarroako Gobernuari igorri arte, onets dezan. Ukitutako herri-lurzatiak erantsitako baldintza-agirian daude, eta agiri hori ebazpen honen parte da.
Herri-lurren okupazioa, herri-lurretan harrobiak ustiatzea eta herri-lurretan ezarri asmo den edozein aprobetxamendu edo hobekuntza toki-erakundeek kasu bakoitzerako egiten dituzten baldintza-agiriei lotuko zaizkie. Gainera, beharrezkoa izanen da gutxienez hamabost eguneko epearen barruan jendaurrean jartzea eta Foru Komunitateko Administrazioak onestea. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin (foru dekretu horrek onetsi zuen Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Espedientea jendaurrean paratuko da zortzi egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten hala nahi duten auzotarrek edo interesdunek aipatu epearen barruan.
Jendaurreko epean ez badu inork aurkezten alegaziorik edo erreklamaziorik, edo halakoak ebatzi eta gero, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.
Espedientea Udalaren idazkaritzan eta gardentasun atarian dago, interesdunen eskura.
Cabanillasen, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2601090