26. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bidegorri bat eraikitzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2026ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Ebaztea zenbait alegazio, zeinak aurkeztu baitira bidegorri bat eraikitzeko proiektuaren jendaurreko aldian. Bidegorri horrek hirigunea lotuko du Altsasuko BHIarekin, Iñigo Aritza ikastolarekin eta Dantzaleku kirolgunearekin.

2. Behin betiko onestea bidegorri hori eraikitzeak ukitutako ondasun eta eskubideen bana-banako zerrenda zehaztua.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

4. Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan ere.

5. Erabaki hau jakinaraztea honekin batera dagoen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendako lurzatien titularrei eta jendaurreko informazioaren izapidean alegazioak egin dituztenei.

Altsasun, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

HIRIGUNEA ALTSASUKO BHI-AREKIN, IÑIGO ARITZA IKASTOLAREKIN ETA DANTZALEKU KIROLGUNEAREKIN LOTUKO DUEN BIDEGORRI BAT ERAIKITZEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

JABEA

KATASTROKO DATUAK

DESJABETU
BEHARREKO
AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ERABILERA EDO
LUR MOTA

Poligonoa

Lurzatia

Azalera osoa

Cesáreo Arregui Ochoa Aspuru

3

1334A

388,10 m²

42,19 m²

64,63 m²

Lehorreko alorra

Felipe Mazquiaran Celaya (%50) eta Francisco Javier Mazquiaran Lecea (%50)

3

1333A

1226,78 m²

61,57 m²

91,73 m²

Belardia

María Luisa San Roman Chicharro

3

1332A

961,34 m²

106,46 m²

159,76 m²

Belardia

Julio Gartzia Roman

3

1317A

530,96 m²

50,91 m²

79,35 m²

Belardia

María Luisa Mazquiaran Guridi

3

1752A

591,94 m²

60,02 m²

85,77 m²

Askotariko zuhaitzak

María Teresa San Roman Azurmendi

3

1751A

722,08 m²

28,69 m²

47,16 m²

Askotariko zuhaitzak

Gainerako lurzatiak Altsasuko Udalaren herri-lurretakoak dira.

Iragarkiaren kodea: L2600852